“Betaurreko handiagoak ditu orain, Onassis Jacqueline. Ukabil bat bezala kizkurtu du bere gorputza”

‘Sapore di sale’. Beti Oporretan (Harkaitz Cano)

Jacqueline Lee (Bouvier) Kennedy Onassis (New York 1929-New York 1994). New Yorkeko broker baten alaba, eta goi mailako gizartean  hazi zen. Ezagun, baina, John Fitzgerald Kennedy, AEBtako presidente izan zenaren emazte zelako bihurtu zen.

Alargundu ondoren, Aristoteles Onassis armadore greziarrarekin ezkondu zen, 1968an.

Kennedytarren familiaren “erakarpen mediatikoaren” parte izan da bera ere.