Erakurleon galderak erantzun zituen atzo Jon Arretxek twitterren. Hementxe duzue kontatu zigun guztia!

Toureren bosgarren abentura liburua irakurri dugu, . Inoiz asmatu duzun pertsonaiarik kuttunena duzu Toure?

Bai, zalantzarik gabe. Asko maite dut Toure.

Arrazoi berezirik baduzu hain maitea izateko?

Afrika maite dut, afrikarrak ere bai. Han egon naizenean oso ondo tratatu naute. Agian horregatik sortu nuen Toure.

irakurrita ez dirudi Euskal Herrian hain ondo tratatzen ditugunik afrikarrok… ezta?

Askoz hobeto tratatu genitzake. Hala ere, eurek diote euskaldunok onenetakoak garela haiekin, halandaze pentsa! Dena den, ez ahaztu Toureren nobelak fikzioa direla, eta beti exajeratzen dela pixka bat.

San Frantziskon kokatzen duzu Toure, eta idazteko han bizitu omen zara denboraldi batez. Beharrezkoa iruditzen zitzaizun hori egitea?

Guztiz beharrezkoa, nire kasuan behintzat. Aspaldi-aspalditik erabiltzen dut estrategia hori. Aurreko nobelak, Parisen, Lisboan, Istanbulen eta Tangerren kokatutakoak, hiri horietan idatzi nituen neurri handi baten. Niri askoz errazagoa suertatzen zait horrela.

Noiz arte izango dugu Toure gure artean ?? Neri gutxienez ematen dit inpresioa euskal hiztuna dugula San Frantzizko auzoko bizilaguna!

Hirugarrenaren amaieran (Hutsaren Itzalak) tentazioa izan nuen trilogian uzteko. Bosgarren honen ondoren ere zalantza txikia izan dut, baina oraingoz beste zerbait idatziko dut. Nik asko maite dut pertsonaia, irakurle askok ere estimatzen dutela esan didate. Beraz…

Hor, laugarrenean oso ebidentea utzi zeniguzun 5. liburu bat egongo zela. Azken honetan ere utzi zenituen detailetxoak edo irakurleari galdera, zer egingo du Tourek orain? Ze abenturatan sartuko da! Meritua badauka hainbesteko zukua ateratzea.

Bai, baina kontuz ibili behar da, irakurlea ez nekatzeko, txiklea modu artifizialean gehiegi luzatzeko. Horren beldurrez aparkatu dut oraingoz Toure.

orainaldia darabiltzu Mamorroa denean narratzailea eta 1. pertsona Toure denean. Zer trasmititu nahi zenuen ikuspuntu bakoitzarekin?

Pertsona eta denboraldiak konbinatuz oso efektu berezia lortzen da, batzuetan hurbiltasuna, zuzentasuna, sinesgarritasuna… Mamorroa Toureren lehenengoan (19 Kamera) hirugarren pertsonan ateratzen zen, baina bigarren pertsonan askoz indar handiagoa daukala iruditzen zait.

-ek esan digu euskal hiztun imajinatzen duela Toure. Baina nonbait aitortzen da, ustez, ez duela hitz egiten. Noizbait izan duzu Toure euskaltegira bidaltzeko tentazioa?

Memoria eskasa daukat, baina uste dut nobeletako baten iradoki nuela Toure arrantzale ibili zela euskal kostako herriren baten, hor euskaldunduko zen (horrelako asko daude) eta kito, arazoa konponduta.

2018ko Europako Hiri Onena izendatu dute Bilbo; San Frantzisko grentifikatzen ari omen da… Zer pentsatuko luke Tourek hortaz guztiaz?

Bilbok San Frantzisko ezkutuan egotea nahiago du, turisten begietatik urrun. Eta Toureren modukoentzat anekdota hutsak dira horrelako izendapenak. Bestelako kezka oinarrizkoagoak dauzkate.

kritika soziala eta gaurkotasunezko gaiak ere badute tokia -en. -ek idazten duenean hori ere bilatzen du esplizituki?

Esplizituki ez, baina ezinbestekoa da hori guztia ateratzea, egoera erreala islatuz berez ateratzen da kritika soziala. Nire helburu nagusia trama ona, harrapatzen duena, sortzea da, pertsonaia interesgarriak… Baina, bide batez, kontzientzia batzuk astintzea lortzen badut, hobe.

Tourerengan dena ez da ederra: poliziaren txibato, hiltzaile… ere bada. Nola lortzen duzu hori guztia ahaztu eta irakurlearen begietara maitagarri izatea?

Dena ez da ederra, agian gehiena ez da ederra, baina Tourek ibilbide luzea du. Azken nobelako Toure bat-batean deskubrituz gero, desberdina izango zen irakurlearen pertzepzioa, baina lehenengo nobelatik ezagutzen dutenentzat, maitagarria da ezinbestean. Niretzat ere bai.

Literatura beltza al dira Toureren ibilerak?

Beltz-beltza, ezin beltzagoa. Protagonista bera ere beltza da, gainera!

Nahiko etnografikoa iruditu zait, ba.

etnothriller gisa ere definitu liteke.

Durangon best seller dira zure liburuak. Zer da i noiz irakurle batek Toureri buruz esan dizun ederrena?

Gauza polit asko esan dizkidate. Agian politenetakoa zera da, Toure irakurtzen dutenetik bestela ikusten dituztela gure artean bizi diren afrikarrak, lehen ia ikusezinak ziren etorkin horiek. Orain gehiago estimatzen omen dituzte, sentiberagoak omen dira haiekin…

Toure gora eta Toure behera ari gara… Baina -ek baditu beste pertsonaia batzuk ere: Isidro, Sa Kene-Kristina, Xihab… Ez genituzke gaur ahaztu behar, ezta?

Jakina! Sa Kene, adibidez, nik asko estimatzen dut. Irakurle askok esan zidaten, lehenengo nobeletan, pisu gehiago eman behar niola hurrengoetan, eta horrelaxe jokatu dut, batez ere hirugarrenean eta bosgarrenean. Xihab ere asko maite dut, gainera benetako pertsona da.

Justo azken ordu laurdena bidaiatzen ari nintzen eta elkarrizketan pixkat galdu naiz – eta agian errepikatzen det aipatutako zerbait… baina idazteari dagokionez, askok bezala aipatzen dituzu bidaien garrantzia, kontakizuneko tokian bizitzea…

Bai, niretzat ezinbestekoa da.

aipatu duzu Afrikarekiko baduzula lotura bat, liburu bat baino gehiago kokatu dituzu Afrikan, edo, kasu honetan bezala, Euskal Herrian baina protagonista afrikarrekin. Nola ezagutu zenuen Afrika?

Gazte-gaztetan hasi nintzen bidaiatzen, Afrikara ere bai, eta nire benetako lehengo bidaia, bueltako billeterik gabekoa, Afrika Beltzera izan zen, Mali aldera. Horrek betiko markatu ninduen, eta nire liburu askotan dago Afrika, era batera edo bestera.

Zenbat pisu dauka irakurlearen ahotsak, iritziak… zure nobeletan?

Pisu handia. Liburuetan beti jartzen dut nire emaila, eta irakurleen iritziak eskatzen ditut. Askok idazten didate, eta euren iritziak beti hartzen ditut kontuan, batez ere errepikatzen direnean.

Eta, hau uste dut inoiz ez dizut galdet, oso pertsona polibalentea izanda, idazketan noizbait saiatu zara deserozo sentitzen zaren zerbait egiten saiatzen, hots, gure segurtasun esparrutik at? Edo badaukazu lanen bat sentsazio horrekin egindakoa?

Nik seguru sentitu behar dut idazterakoan, sinestu behar dut egiten ari naizen horretan. Esperimentatzea ondo dago, baina nik forma aldetik egiten ditut horrelakoak, denboraldiak eta pertsonak konbinatuz, adibidez. Gero emaitza zelakoa den, beste kontu bat da.

Irakurle aktiboa dira, beraz, euskaldunak?

Asko bai. Agian jendea lotsatu egiten da berbaz, aurrez aurre, iritziak botatzerakoan, baina idatziz errazagoa da. Erdaldunen iritziak ere jasotzen ditu, ze aspaldion nire liburu guztiak itzultzen dira erderara.

Horrek alde onak ditu, adbidez etorkizuneko lana irakurlearentzat gustuko lan bat egitea seguruago izatea, baina alde txarrean iritzi destruktiboak edo trollak. Jon Arretxe aurkitu ahal da horrelakoren batekin?

Batek behin idatzi zidan: Tu libro es una puta mierda y me han obligado a leerlo. Baina horrelako iritziak ez dira ohikoak izaten.