“Zaldunak haiekin elkartu eta tea amaitu zutenean, jokorako mahaiak atera zituzten. Lady Catherine, Sil William, eta Collins jaun-andereak quadrillerako eseri ziren; eta De Bourgh andereñoak cassinoan jokatzea aukeratu zuenez, neska biek Jenkinson andereari damaren taldea osatzen laguntzeko ohorea izan zuten”

Harrotasuna eta aurrezjuguak. Jane Austen (itzultzailea: Ana Isabel Morales)

Eskuartean dugun liburuko pertsonaien denborapasa aipatuenetakoa dira karta jokoak: quadrille, cassino, vingt-un, commerce, piquet,  backgammon…

Cassino, jatorria Italian duen karte-jokoa da: binaka, hirunaka, launaka edo bosnaka jokatu daiteke. Italiako karta-jokoen artean, herrialde anglosaxoietara iritsi zen bakarra omen da eta XVII. menderako, dokumentatua zegoen. 52 kartako jokoarekin jolasten da.

Jokalari bakoitzari lau karta banatzen zaizkio, eta mahaiaren erdian, beste lau jartzen dia buruz gora. Joko honetan ibiltzen ikasteko azalpen gehiago nahi dituenak, hemen topatu ditzake arauak.

78048175