Patxi Zubizarretaren lana eskuartean dugun honetan, kritikak Laranja bat zaborretan-i buruz esandakoa bildu dugu. Ea hilabete bukaeran ados gauden!

Nola hemen halara kairon ere (Edorta Jimenez, Deia): “Laranja bat zaborretan honen alderdi grafikoa ikusita, gazte-literaturako bildumaren batean plazaratzea ez ote zen egokiagoa izan galdetu genion Zubizarretari, horrelakoxe bilduma batean argitaratu baitzioten Eric-Emmanuel Schmitti Ibrahim jauna eta Koranaren loreak. Jatorrizkoa, Belgikan, helduentzako bilduma batean agertu zela erantzun zigun. Beraz, zaborrontziak eta zabarrontzietakoak kontu serioak dira, nola hemen hala Kairon ere”

Ametsak laranja bat zaborretan dira (Saioa Ruiz Gonzalez, Argia): “Eleberri honen berezitasuna tradizio desberdinen (idatzia eta ahozkoa) lotura eta arteen arteko hibridismoa da”.

Ekialdeko hitzak (Txema Arinas, Berria): ” Literatura ezer baino lehen ahotsak baitira, kasu honetan askorendako ustez eta printzipioz arrotz edota apika etsai begitantzen zaionaren berri ona ematen digutenak”.

Kirats artean ere arnasten (Xabier Etxaniz Erle, Gara): “Zubizarretak elementu poetikoak erabili dituela bere narrazioan, kontakizuna aberasteko, narrazioa edertzeko, irakurlearen gozamena areagotzeko”.

Laranja bat zaborretan (Alaitz Andreu Eizagirre, Aizu!): “Ahozkotasunetik oso hurbil dagoen nobela idatzi du Patxi Zubizarretak”.

Hitzaren lilura (Javier Rojo, El Diario Vasco): “literaturaz gain, kultur artekotasunaren aldarrikapena ere aurki dezake irakurleak, bestearekiko begirunea”.