Goizalde Landabaso kazetaria da ofizioz. Gaur, erakurleak izan gara kazetari eta galdetzaile. Bera, fin erantzuten:

Arratsaldean . kopia irakurri dugu: poema bilduma hau urtetako lana izan da, edo azkarra?

Urtetakoa. Nik txiri-txiri egiten ditut poemak; bildu, eta gero forma eman.

Diotenez, asko irakurri behar da idazle izateko. Poeta izateko ere poesia asko irakurri behar da?

Poesia, eleberriak, saiakerak… Ez dut ezagutzen irakurtzen ez duen idazlerik. Biak loturik daude.

Poesia hiritarra da zurea?

Tira, hiria da nire paisaia emozionala. Ez dakit hiritarra den egiten dudan, hiritik egiten dudala, bai.

Txoriak eta itsasoa dituen hiria, ezta?

Nire etxetik txoriak pasatzen dira (eta izarrak ikusten dira), eta ezin dut imajinatu itsaso bako mundua.

Zenbat GU daude -ren ziutatean?

Sozializaziaoaren eraginez ni beste gu daude. Agian, oraindik deskubritzeke daudenak ere badira.

Zertaz ari gara poesiaz ari garenean? Edo, behintzat, zertaz ari zara zu?

Uf! Jean Cocteauk badu esaldi 1, “poesia ezinbestekoa da baina ez dakit zertarako”. Nik uste dut poesia dena dela. Uste dut jarrera bat dela, mundua begiratzeko modua, existitzeko modua. Munduaren atsekabeei aurre egiteko aterpea.

Hala ere, irakurketa “minoritarioa” omen da.. Are gehiago euskarazko poesia?

Poesia euskaraz, proportzioan, asko irakurtzen da. Bestetik, literatura oso gauza minoritarioa da… Minoritario izateak ez du esan nahi ezebez. Soilik jende asko bizi dela plazer honi bizkarra emanda.

Noiz eta nola idazten du -k? “Desorduetan”, JAKIN MINA poeman aitortzen duzun bezala?

Desorduetan, deslekuetan, desantolaketan, deserosotasunean…

LITERATURA TRAFIKOA poeman diozu zaila dela liburu batzuk uztea. Esaterako, zein?

Izugarri gustatu zaidan liburu bat, esaterako. Badut poesia bilduma batzuk mesanotxean bizi direnak.

Egia al da poesian biluzten dela idazlea gehien?

Beharbada poesian ikusten da larrugorritzea gehien. Baina eleberri batzuk ta ipuin batzuk oso striptease dira.

Erreferentzia literario, artistiko eta zinematografiko dexente daude #babeserako kopian. Horietatik edaten duzunaren seinale?

Kultura zalea naiz, gozatzen dut,eta ikus-entzuten dudana itsatsi egiten zait. Makulu onak dira mundua eraikitzeko.

Baduzu poema edo esaldi kuttunik #babeserako kopian?

Badago bereziki maite dudan poema bat ta irakurtzen dudanero nigan zeozer pizten duena:”Gela barrukoak”.

Vladimir Holanen poema baten aipuarekin hasten da liburua. Holan berezia da zuretzat, edo poema hori zerbait soltea da?

Holan irakurtzen ari nintzela aurkitu nuen poema zati hori. Eta gustatu zitzaidan igandearen eta euriaren irudia.

Nola irakurtzen dituzu poemak, “bozgoran” Harkaitz Canok hitzaurrean gomendatu bezala?

Isilean eta bozgoran, batzuetan. Gustatzen zait norbaitek irakurtzen dituenean. Ondo egiten badu izugarria da.

kopiak luzapena izan du Glikitxarorekin elkarlanean: nondik nora suertatu zen ideia?

ta aspaldiko lagunak dira , elkarrekin zerbait egin nahi genuen, ta ekin genion.

Eta gustura geratu zarete emaitzarekin?

Ni pozik geratu nintzen. Abentura polita izan da eta zenbait lekutan izan gara…

Bukatzeko azken galdera: IRTENBIDE BAT FABOREZ-en diozu ez duzula hirian hil nahi. Zein da ba hiltzeko tokirik onena?

Hiri ezezagun batean,harrapaturik piztia bat lez, ez da lekurik aproposena. Ta hiltzeko lekurik onena? Hiltzeko lekurik onena seguruen maite duzun toki batean eta maite dituzunen artean izango da.

Mila esker ! Plazer hutsa izan da zurekin berriketan aritzea!

Plazera nirea izan da! Ondo ibili eta hurrengora arte!!