Ostegunean elkartu ginen batzuk Donostiako Alderdi Ederreko liburutegian. Eta Unai Elorriagaren “Londres kartoizkoa da” izan genuen hizpide. Trukatu genituen iritziak, hitz egin genuen hontaz, hartaz eta besteaz (errealismo magikoaz, Orwellen “1984”-z, estatu totalitarioez, istorioa herrialde identifikagarri batean ez kokatzeaz… etabar) baina bertan izan ez zinaten Erakurleek ere izango duzue zer esana, ezta?

Beraz, hementxe duzue aukera ikasturteko azkeneko liburuaren irakurketak sortu dizkizuen sentsazioak komentatzeko (noski, ostegunean han zeudetenok ere libre duzue!)