“Catherine eta Lydiak uneoro euren ondoan laguna izateko besteko zoriona izan zuten, eta hori zen dantzaldi batean artean zeukaten kezka bakarra. Hortaz, gogaldi onean itzuli ziren Longbournera, hau da, haiek bizi ziren herrira, non bizilagunik goienak eurak ziren”.

Harrotasuna eta aurrejuzguak. Jane Austen (itzultzailea, Ana Isabel Morales)

Literaturan, izan, badira zenbait herri/toki erabat erreal eta mundutiar bihurtu direnak, fikzioan hartu duten indarrarengatik: hortxe dugu Gabriel García Márquezen Macondo, esaterako.

Longbourn, Bennettarrak bizi diren herria ere, Jane Austenen imajinazioaren sormena izan zen. Baina ez dira gutxi izan Ingalaterrako mapan, nonbait, kokatzeko ahalegina egin dutenak.

Kenneth Smith kriminologiako irakasleak egundoko ahalegina egin zuen Longobourn, Meryton, Netherfield Park eta halakoak mapan kokatzeko. Eta, antza denez, lortu zuen.

scan00782