“Bere liburu faboritoa zein zen galdetu zion behin gure aitak eta zerbait biblikoa aipatu zuen hark: “Adam Bovary”. Hala ulertu nuen nik”

“Arrokarik altuena”, Beti oporretan (Harkaitz Cano)

Madame Bovary (1856) Gustave Flaubert idazle frantsesaren lehenengo nobela da. Protagonista Emma Bovary da, Bovary medikuaren emaztea eta bere maitasun istorioak.

1856ko  urria eta abendua bitartean, kapituluka argitaratu zen La Revue de Paris-en. 1857an, liburuki bakarrean argitaratu zen eta arrakasta itzela izan zuen. Nobelak izan duen eragina literaturan aipagarria da, errealismo literarioaren korronteko adierazgarri nagusia da.