“Ezinbestean, Rokek ferratzaile lana alboratu eta Madrilera joan zen bizitzera hiru urte luzez. Hango movidaren garaiak ziren eta Roke giroaz elikatu zen. Laster azaldu zen herrian larruzko fraka estu beltzak jantzita”.

“Hotzean ere bero” (Gasolindegian. Yurre Ugarte)

Movida frankismoaren ondoren urteetan sortutako mugimendu kontrakulturala izan zen, 80. hamarkada erdira arte-edo luzatu zena.

Musika taldeak, fanzineak, programa kulturalak… sortu ziren mugimenduaren barruan. Artearen esparru guztietan izan zuen eragina: literatura, argazkilaritza, moda, editorialak…

descarga