Annie Ernaux idazlearen aipu batekin hasten da X hil da:

“Nire pasioa liburu bat idatziko nuen bezala bizi nuela iruditzen zitzaidan sarritan: idazten nuenean bezala, eszena guztiak taxuz burutu behar nituen eta xehetasun guztiez arduratu behar nuen. Eta pasio horren azken muturreraino iristen nintzenean -‘azken muturreraino’ horri esanahi zehatzik eman gabe-, hiltzea berdin izango zitzaidala bururatzen zitzaidan: testu hau idatzi ondoren hiltzea ere berdin izango zitzaidan”.

Atzo, Alaine Agirrek berak aitortu zitun Erantzuten!-en “eroki maite” duela idazle frantsesa.

Baina, nor da Annie Ernaux?

Normandiako Yvetot herrian hazi zen. Han, bere gurasoek denda bat zuten. Eta datu garrantzitsua da hau, izan ere, bere literatur lana fikzioarekin hasi bazuen ere, azkar pasatu baitzen autobiografiara, eta Yvetoteko haurtzaroak, gurasoek… pisu handia izan dute. Haurtzaro, nerabezaroa, abortoa, ezkontza, amaren Alzheimer gaitza… narrazio bihurtu ditu.

Guztira, 1974tik 2016a bitartean, 19 liburu argitaratu ditu. Horietako bost euskaraz irakurri ditzakegu:

  • Begira zenbat argi maitea (Igela, 2013. Itzultzailea: Xabier Aranburu)
  • Emakume bat (Txalaparta, 2011. Itzultzailea: Itziar de Blas Fernandez de Gamarra)
  • Gertakizuna (Igela, 2003. Itzultzailea: Joseba Urteaga)
  • Lekua (Igela, 2003. Itzultzailea: Joseba Urteaga)
  • Pasio hutsa (Igela, 2002. Itzultzailea: Joseba Urteaga)

278