E-rakurleak gara liburuzainak, idazkariak, zientzialariak, dendariak, ikasleak, erretiratuak, irakasleak, kazetariak, gidariak… Finean, irakurtzea gustuko duen edonor.

E-rakurleak gara euskarazko irakurketa talde bat. Baina zer dugu berezitik e-rakurleok? Bada, erakurri egiten dugula, gailu digitaletan irakurri, eta hilean behin blog honen bidez, eta sare sozialen bidez, irakurgaia hizpide izaten dugula.

E-rakurleak eLiburutegia plataformarekin lotuta dago eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak Euskal Idazleen Elkartearekin elkarlanean gauzatutako proiektua da.