“Alabaina, lau osaba, hiru izeba eta hamasei lehengusuren begi-luzeei ezin itzuriz ibiltzea hiritar biziaren anonimotasun preziatuaren kontrako atentatua zen niretako, Orwell irakurri gabea nintzen garai hartan ere”

Rock´n´roll. Aingeru Epaltza

George Orwell aditu eta 1984 edo Animal farm burura etortzea, biak bat dira ezinbestean. Idazle ingelesaren benetako izena Eric Arthur Blair zen eta Indian jaio zen, Britainiako Inperioaren parte zen garaian. Hala ere, anti-inperialista aitortua izan zen bera.

Lehenengo lana 1933an argitaratu zuen, eta orduan erabili zuen George Orwell izena. Izen-aldaketak, izate-aldaketarekin lotura omen zuen: Inperioaren parte izatetik, literaturarioko eta politikoki iraultza egitera pasatu baitzen: ideologikoki, sozialista zen.