“Maiterekin batera ezagutu zuen Nereak Lewis Oxforden. Maite izan zuen bertan lagun, ikaskide, pisukide eta sostengurik sendoena. Askotan pentsatu du Maiteren sostengurik gabe nekez gaindituko zuela atzerrian igarotako urtea. Oxforden igarotakoa ez baitzen urte erraza izan Nerearentzat”.

Akaso zuetako norbait izango zen Oxforden. Baina nolakoa zen Nereak Lewis ezagutu zuen hiria?

160.000 biztanle inguru ditu Ingalaterrako hegoekialdean dagoen hiri honek, Londondik 92 kilometro eskasera (rankingen zale direnentzat: Erresuma Batuko 52. hiririk handiena da). Azken urteetan, aniztasunean gehien hazi den hirietako bat da.

Historia luzea du Oxfordek: VIII. mendean sortu zuen, nahiz eta hiri estatusa 1552an eman zion

Bertako unibertsitateak badu ospea eta fama (han ikasiko zuen gure Nereak!), izan ere, mundu anglosaxoiko unibertsitaterik zaharrena da (XII. mendean dagoeneko haren aipamenak bazeuden). Arkitektura aldetik ere, “typical English” da Oxford.

1280px-tom_quad_christ_church_2004-01-21