“Hurst jaunari zegokionez, gizon sorgorra zen, jan-edana eta karta jokoa bizitzako min eta mamin zituena, eta Elizabethek ragouta baino jaki soilak nahiago zituela jakin zuenetik, neskarekin berba modurik eduki ez zuena”

Harrotasuna eta aurrejuzguak. Jane Austen (itzultzailea: Ana Isabel Morales)

Erakurleok gustuko ditugu irakurtzen ditugun liburuetan egiten dituzten aipamen kulinarioak. Gaur, ragouta izango dugu hizpide: haragi erregosi plater hau Frantziako sukaldaritzako tipikoetako bat da. Ia edozein haragi motarekin prestatu daiteke: behikia, arkumea, hegaztiak, baita arrainarena ere.

1750eko Dictionnaire des aliments-en, ragout erara prestatutako jaki mordoa bildu zituzten. Eta, errezeta horren ondorio omen dira kalderetea, kriollo argentinarra, gulasha eta bestelako zenbait plater.

1200px-ragout_de_boeuf_pommes_de_terre_carottes