“Emazteak bazeukan, ohi bezala, liburu bat mesanotxe gainean, eta azken gauetan zein liburu klaserekin ari zen jakiteagatik esku artean hartu zuen. Titulua irakurri zuen, kuriositatez: Rayuela zuen izena liburukoteak eta oso denbora gutxian lortu zuen Markos aspertzea. Kosta egiten zitzaion ulertzea zein interes aurki zezakeen Laurak liburu horietan, baina, hori bai, susmo txarra hartzen zien”.

Laura kanpoan da. Jabier Muguruza

RAYUELA Julio Cortazar idazle argentinarraren nobela da (antinobela batzuentzat, kontranobela egilearen arabera), 1963an argitaratua. Hego Ameriketako literaturaren lan garrantzitsuenetariko bat omen da eta Argentinako literaturan surrealismoak izandako lehenengoetako agerkaria.

Horacio Oliveira protagonista duen nobela honek 155 kapitulu ditu eta modu ezberdinetan irakur daiteke: 1) hasieratik bukaerara 2) 1. kapitulutik 56. 3) Irakurleak nahi duen ordenan 4) Idazleak berak liburuaren hasieran proposatutako ordenean.

Artista, musikari eta egile askoren aipuak daude liburuan: Antonin Artaud; Charles Baudelaire; André Breton; William Faulkner; Jean Genet; Goethe; Homero; Octavio Paz; Edgar Allan Poe; Jean-Paul Sartre; Louis Armstrong; Igor Stravinsky; Toulouse Lautrec; Pablo Picasso; Michèle Morgan; Le Corbusier…

Cortazar2