1’”Nahi al duk zer edo zer jateko?” galdetu dio begiak liburutik altxatu gabe, “sukaldean risotto pixka bat utzi diat, berotu besterik ez duk.

Ez, Josebak ez du gogorik; makinako sandwich bat jan du ikastaroko atsedenaldietako batean’

‘Erorialdia’. Inon ez inoiz ez. Iban Zaldua

Eta zuk, ba al dakizu risotto bat prestatzen? Gaurkoan, errezeta bat ekarriko dugu hona, Inon ez inoiz ez-en aitzakian. Eta, udazkenean gaudenez, perretxikoena egiteko errezeta erregalatuko dizuegu:

OSAGAIAK:

– Oilasko edo barazki salda (litro bat)
– 300 gramo arroz
– 300 gramo perretxiku
– 150 gramo txanpinoi
– 125 gramo gazta parmesano birrindua
– 90 gramo gurin
– Tipula bat
– Oliba olioa
– Perrexila
– Piperbeltz hautsa
– Gatza

PRESTAKETA:

1) Su motelean salda berotzen jarri.

2) Garbitu eta xerratu perretxikuak eta txanpinoiak. Tipula zuritu eta txikitu, puska txikitan. 

3) Zartain batean oliba olioa su-ertainean berotzen jarri, eta berotzean, tipula bota, pixka bat frixitzeko. Bota gata piska bat eta horitzen hasten denean, txanpinoiak eta perretxikoak gehitu. Minutu batzutan nahastu dena, gatza eta piperbeltzarekin (norberaren gustura). Txanpinoiak eta tipula bigundu direnean, arroza bota eta bi minutuz gutxienez egosten utzi, ez itsasteko mugituz. 

4) Pixkanaka salda beroa gehitu, bizpahiru katikulada, eta su ertain-motelean xurgatzen utzi. Salda erabat xurgatzen duenean arrozak, berriz salda gehiago botako dugu, litro osoa bota arte. Horrela, arroza krematsua geratuko zaigu. 

5) Arroxa krematsu dagoenean sutatik aterako dugu eta gurina eta gazta birrindua botako diogu, ongi nahastuz. Platerera atera eta segidan jan, risottoa egin berria dastatu behar baita! 

ON EGIN!

big