Splash! David Hockneyren koadroaren erreprodukzioa zintzilikatu nuen logelako ohearen parean. Irmo begira geratu nintzaion posterrean ageri zen piszinari, irudi lasaigarri hark ezabatuko zituelakoan dendariaren begiradak eta hitzak, jada ene garuneko bazter guztietan enmarkatuak”

“Posterterapia”. Gasolindegian (Yurre Ugarte)

DAVID HOCKNEY (Bradford, 1937): Pintore ingelesa, marrazkilaria, argazkilaria… Finean, irudiarekin zerikusia duten disziplina askotako artista. 60. hamarkadako pop mugimenduko artista garrantzitsuenetako bat da.

SPLASH! 1967an marraztu zuen tamaina handiko koadroa da (2,42×2,49 metro neurtzen ditu). Californian marraztu zuen 1967ko iraila eta ekaina artean. 1975ean eta 2015ean, film bana egin ziren koadroan oinarrituta.