KALENDULEN HILABETE:

“Neu ere Szymborskarekin: barkatu, lekutako gerrak, etxera loreak ekartzeagatik”

Wislawa Szymborska (Kornik, 1923-Krakovia, 2012) Nobel sariduna izango da, ziurrenik, poeta poloniar ezagunenetarikoa mundu zabalean.

Haurra zela Krakoviara joan zen bizitzera familiarekin, eta hantxe egin zituen ikasketak (Hizkuntza eta Literatura, eta Soziologian matrikulatu zen, baina ez zuen bukatu, arrazoi ekonomikoengatik) eta bizitu zen hil arte.

Alderdi komunistako kide izan zen, baina pixkanaka urruntzen joan zen. 1957an, disidenteekin harremanetan zegoen eta Parisen argitaratzen zen Kultura aldizkariak kolaboratzen zuen.

1945ean argitaratu zuen lehen liburua, baina kritikaren eta irakurleen aldetik ez zuen arreta bereganatu 1952a arte.

Itzultzailea ere izan zen (frantsesetik poloniarrera) eta 1996an eman zioten Nobel saria.

Armiarman, bere poema batzuk irakur ditzakegu euskaraz.