“Bere bizitzako oroitzapen gozoenetakoak datozkio burura Urkiolako kanpaldiaz pentsatzen, eta konturatu da ia ahaztua zuela bertan izan zela astebetez kanadar denda batean lo egiten, sutan janaria berotzen, lagunen batek ekarritako gitarraren doinuak lagunduta abesten”.

Amaren eskuak. Karmele Jaio

Urkiola Aita San Antonio baino zertxobait gehiago ere bai baita. Araba eta Bizkaian dagoen eremuak 5.768 metro karratu ditu eta parke natural izendatua dago 1989tik.

Tontorrik altuena Anboto (1.337 metro) ezaguna da, euskal mitologiako Mariren etxea. Hantxe imajinatu behar dugu Nerea, Anbotora begira.

Informazio gehiago: hemen.

descarga

(Argazkia: Durangoko Turismo Bulegoa)