“Faisaien uhartean nago, non behinola zirku bat antolatzekotan izan baikinen Claudiu eta biok -oraindik ez daukat oso argi zer egitera ez nauen konbentzituko-, non behinola Velázquez izan baitzen XVII. mendean, 1660an hain justu, Louis XIV.aren eta Austriako Maria Teresaren arteko ezkon aurreko topaketaren eszenografia prestatzen”

Gasolindegian (Yurre Ugarte)

Diego Velazquez (Sevilla, 1599 – Madril, 1660): Margolari barroko espainiarra. Lan entzutetsu ugari utzi ditu (Meninak, Bredako errendizioa…), eta hain zuzen ere, Gasolindegian aipatzen den lan hori izan zen egin zuen azkena. Guztira, 130 koadro inguru margotu zituen.

24 urterekin Madrilgo kortera joan zen eta Felipe IV., Espainiako erregeak bere pintore izendatu zuen.