Alaine Agirreren X hil da liburutik erakurleek aukeratu eta twitterren (@erakurleak) txiokatutako esaldien bilduma dugu hau:

1) “Ez dago hiltzen nauen tristura hau adierazteko lain den beltzik nire armairuan”

2) “Sarritan pentsatzen dut zer gertatuko litzatekeen zera gertatuko balitz: X hilko balitz”

3) “Ez dakit zer litzatekeen okerrago: X hiltzea, ala berak ni uztea”

4) “Nitaz idaztea da zutaz idazteko nire modua ”

5) “X du izena maite dudan gizonak. Eta bizirik dago. Nirekin. Oraingoz”

6) “Miresten ditut idaztea berridaztea dela dioten idazleak… Baina ni ez naiz horietako bat”

7) “Hala behar baitu bizitzak, puntada beltza baten ondoren zenbait kolorezko”

8) “Psikologoak behin esan zidan intelektuala izatea, neurri handiegi batean, antzerkia egitea dela”

9) “Belarria bermatu nahi nuen apenas ezagutzen nuen emakumearen bularren gainean, taupadak entzuteko, Xrenak ote ziren ziurtatzeko. Hil ondoren, taupaka ziharduen X-ren bihotzak ni maiatzen jarraitzen ote zuen jakin behar nuen”

10) “Sentitzen baitut bere alboan nahiko nukeela jarraitu… amodioa hitzekin egin beharko banio ere”

11) “Zein txarra den ametsen biharamuna!”

Zein da zure gustukoena?