Yurre Ugarterekin aritu gara txio-solasean Gasolindegian hizpide hartuta. Hauxe galdetu dioguna, eta erantzun diguna:

Kaixo @yurre: #gasolindegian irakurri dugu eta zurekin harremanetan egon gara honengatik. Nola izan da berriz lan honetara bueltatzea?

Aspaldiko amets bat berbizitzeko aukera eman didazue, kar kar…

Heriotzaz edo maitasunaz, zerren inguruan idatzi nahi zenuen #gasolindegian?

Dagokion lekuan ez dagoen neska bati buruz idatzi (nahi) nuen ipuin horietako batzuetan…

Horregatik Behobia, mugan? Edo beste arrazoiren bat dago? #gasolindegian

Aurrean daukadan paisaia/lekua ia beti zait erabilgarri, iradokitzaile. Hortik abiatu nintzen, egia esan. Mugak beti hamaika istorio eta gogoeta eragiten ditu…

Irun-Behobia literario bihurtu dituzu: zergatik hor, eta ez beste edozein “mugatan”?

Bidasoa ibaiak markatzen duen muga, ur/lur muga ezin hobea da errealitate/fikzio muga deusezten laguntzeko edota iradokitzeko

hasieran narrazio liburua dirudi, gero nobela harilkatzen dena… non dago narrazioen eta nobelaren arteko muga?

Irakurlearen buruan, egiten duen irakurketan (kasu honetan behintzat)bai eta ia beti…

2 migrazio garai/2 maitasun istorio paralelo dira Rakel-Claudiu/Rakelen gurasoak. Garaiak aldatzen diren seinale?

Bai, eta aldi berean, gutxi aldatu den seinale, ezta?

Arteak (koadro, dantza, antzerki, musika…) toki berezia dute #gasolindegian. Zer litzateke bizitza/narrazioa horiek kenduta?

Galdera ederra… Eztakit!… Ziurrenik maitasuna eta heriotza igual-igual gailenduko liratekeela

Fikzioa eta errealitatea aipatu dituzte irakurleek: bi mugen artean jolastea erraza egin zitzaizun?

Mmm, hori islatu nahi nuen hitzen bidez eta saiatu nintzen. Lurralde hori gustuko dut eta emankorra suertatzen zait

Claudiuren jaioterriko irla hori ezagutuzen al duzu? #gasolindegian

Existitzen da, baina ez naiz fisikoki han egon. Orain nire liburukoa ere “existitzen” da, jejejeeeeee

Blogean erakurle batek galdetutakoa: “Konkordunaren figurak ere atentzioa eman dit. Presentzia fantastiko bat, suarekin lotutakoa. Heriotzaren iragarle?”

Presentzia erreal-ia fantastiko bat, bai.Ta heriotzaren iragarle, ederki! Irakurlea testua eraikitzen, idatzitakoaz harago joanez. Asko gustatu zait heriotzaren iragarle izatearen ideia :))

Ines Landek ere merezi luke narrazio luzeago bat: bizitza ederra eraiki zenion…

Lanbideko bulegora joango naiz berriro inspiratzera, hor daude den-denak Ines Land, Claudiu eta hamaika Rakelen ametsak.

Zergatik aukeratu zenuen eta ez supermerkatua, eskola, fabrika edo tailerra?

Intuizio kontua.Elkartu nituen Irungo gasolindegi bateko (nire ustez) eremu erakargarria + Arte Ederretako Lizentziatua…

Mila-mila esker gure galderak erantzuteagatik! Hurrengo bat arte!