Egilearen artxiboa: josebeazur

Astrabuduan tailerrak

Altzagakoak pasatuta, paskua astean, Astrabuduko Bibliotekari egokituko zaizkio haurrentzako tailerrak. Beti moduan 6-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude.

Hemen dituzu zehaztuta gure haurrek  egin ditzaketen eskulanak.

  • Apirilak 7   – Txanogorritxuren txotxongilo tailerra, (Txanogorritxu / Otxoa) –  Ipuinetako pertsonaietako imanen tailerra.
  • Apirilak 8 –  Ipuinetako basoko loreen tailerra –Ertaroko panpinen tailerra.
  • Apirilak 9 – Ipuin postalen tailerra eta ipuinekin jokoak.
  • 10  abril –  – Koaderno eta arkatzen personalizazioaren tailerra – Globoflexia tailerra.

Aste santuko tailerrak

Erandioko Bibliotekak aste santuko oporretarako  6-12 urte bitarteko neska-mutilak sormena landuz aisialdia aprobetxatzeko tailerrak antolatu ditu.  Altzagako Bibliotekan martxoaren 30etik apirilaren 1era izango dira, tailerrak hauek izango direlarik:

  • Martxoak 30  –  Txanogorritxuren txotxongilo tailerra, (Txanogorritxu / Otxoa) –  Ipuinetako pertsonaietako imanen tailerra.
  • Martxoak 31 –  Ipuinetako basoko loreen tailerra –Ertaroko panpinen tailerra.
  • Apirilak 1 – Koaderno eta arkatzen personalizazioaren tailerra – Globoflexia tailerra.