Irakurraldi publikoa

Dakizuenez aurreko astelehenean, apirilaren 24an, Nazioarteko Liburu eguna ospatzeko  irakurraldi publikoa egin genuen. Politikariek, elkarteetako ordezkariek, udal-langileek, ikasleek eta beste hainbat pertsonak hartu zuten parte, goizez eta arratsaldez burutu genuen ekintzan. Guztira, 150 pertsona baino gehiago izan ziren Toti Martinez de Lezearen “Esne eta eztizko lurra” euskaraz eta gaztelaniaz irakurri zutenak, idazlea bera barne.

Bibliotekaren izenean, eta Udalaren izenean ere bai, bihotz-bihotzez eskertu nahi dizuegu  irakurraldi publikora etorri izana eta, aldi berean, animatu nahi zaituztegu datorren urtean berriro gurekin irakurtzera etortzeko.

Eskerrik asko

Hemen dituzue ekimena honetan  ateratako zenbait argazki:

https://wetransfer.com/…/3d54f89408490b7ecf2d39c1b1f…/6a8640
https://wetransfer.com/…/1c2b85991d6ceb7c168afcf9999…/8eb47d

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude