Irakurketa erraza dinamizatzeko ikastaroa

Ikastaro-lantegiari buruzko informazioa

Titulua: Irakurketa erraza, irakurtzeko gogoa pizteko tresna. Irakurketa errazeko materialak erabilita dinamizatzea irakurketa.

Parte-hartzaileen kopurua: 20

Edukiak

Irakurketa erraza eta irakurtzeko zailtasunak dituzten kolektiboak:

  • Nola landu talde hauekin: adinekoak, adimen-desgaituak, immigranteak, beste batzuk…
  • Irakurketa errazeko materialak: tipologia eta aplikazioa

Irakurketa dinamizatzea: irakurketa errazeko klubak:

  • Dinamikak diseinatu eta antolatzea
  • Irakurketa errazeko klubak: helburuak, prestaketa eta saioak

Lekuak mugatuak direnez, izen-emateak eskaera-ordenaren arabera onartuko dira. Hasieran, ikastetxe edo elkarte bakoitzeko pertsona bakarra onartuko da.

Plaza librerik geratzen bada, parte-hartzaile 1 baino gehiagoko eskaeren artean esleituko dira. Izena emateko, deitu 943 449 635 zenbakira edo esan liburutegiko sarrerako mahaian.Izena emateko epea: martxoaren 4a. Espero dugu ikastaro-lantegi hau gustukoa izango duzuela eta parte hartzera animatuko zaretela. Gogorarazten dizuegu irakurketa erraza dinamizatzeko beste pauso bat dela, aurrera darraigula, eta eskatzen diguzuen guztiekin elkarlanean aritzeko gogoz gaudela.

Euskarazko literatur solasaldien egun aldaketa Errenterian

Orain arte asteazkenetan ospatzen genuen Literatur solasaldia astelehenetara pasako dugu; beraz, martxoko euskarazko literatur solasaldia martxoaren 9an izango da.

Atzo, otsailaren 11ean, hitzegin genuen Irati Jimenezen Atsekabe zaitut liburuaz, eta Arantxa Urretabizkaiaren 3 mariak liburuaz hitzegingo dugu martxoko Errenteriako euskarazko literatur solasaldian

 

 

[events label=033 age=all]

Gehiago jakiteko