Gabrielen lekua

lekua2

Gabriel Arestiren eta bere lana ezagutaraztea helburu duen ikuskizuna Errenteria Hiria Kulturgunean (Niessen) taularatuko dute igandean, hilak 11, 19:00etan.

Gabrielen lekuak, Arestiren obraren pasarteekin batera, sortzaileek emankizunerako espreski sortutako lan berriak batzen ditu.

Sarrerak salgai daude dagoeneko 8 euroan orokorrak eta 6 euroan murriztuak, Kulturguneko leihatilan, ondorengo ordutegian: gaur, asteazkena, 11:00etatik 13:00era; ostegun eta ostiralean 18:30etik 20:30era, eta igandean bertan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago.

Gehiago jakiteko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude