Irakurketa Erraza

Irakurketa Erraza elkartearen datuen arabera, biztanleriaren %30ek ezin du irakurri, ez gogoko ez duelako, baizik eta ulermen arazoak dituelako.

Irakurketa Erraza irakurketaren demokrazia eta irakurketaren bidezko gizarte integrazio printzipioetan oinarritzen da. Irakurketa edo ulermen zailtasunak dituzten pertsonei irakurketa hurbiltzea da helburua. Irakurketa errazak kulturara, irakurketara eta informaziora iristeko denok dugun eskubidea bermatzen die pertsona hauei.

Irakurtzeko zailtasunak dituztenen artean, halako kasuak topatu ahal ditugu: immigrazioa, eskolatze eskasa, dislexia, zahardadea, adimen urritasuna…
Profil honetako pertsona edo kolektiboekin lan egin edo elkarlanean jarduten duzuenok IE ezagutzeko, praktikan jartzeko eta emaitzak frogatzeko pertsona egokiak zarete.