Irakurketa itsu-itsuan

itsu-itsuan

Inoiz joan zara zinemara pelikula baten izenburuagatik?

….. eta gustatu zaizu!

….. eta gustura ikusi duzu!

….. eta azken hilabeteetako pelikularik onena iruditu zaizu!

Inoiz joan zara jatetxe batera eta plater bat eskatu duzu osagai batengatik?

….. eta gustatu zaizu!

….. eta gustura dastatu duzu!

….. eta ondoen prestatutako platera dastatu duzu!

Errenteriako Udal Liburutegian, “itsu-itsuan” irakurketa jarduera eskainiko dizugu:

Hilero, hirugarren asteko asteartean, liburutegiko harreran zenbait gutun-azal izango dituzu. Barruan, guk aukeraturiko liburu bat izango duzu, maileguan eramateko prest.

Gaiaren inguruan argibide edo arrastoren bat besterik ez dizuegu emango, eta mostradorean, liburutegiaren blogean nahiz facebook-en izango duzue.

Baldintzak eta informazio zehatza jakin nahi izanez gero, jo ezazu maileguko mostradorera.

Ausartu eta anima zaitezte! Zur eta lur geratuko zarete.

Hauek dira orain arte eskeini ditugun gaiak:

2015/03 Saridun emakumeak
2015/02 Literatur erotikoa
2015/01 Itsasoa eta liburuak
2014/12 Gabonak prestatuz
2014/11 Zentsuratutako liburuak
2014/10 Liburutegien eguna
2014/09 Artea eta literatura
2014/06 Lehen Mundu Gerra
2014/05 Hiri-izena duten eleberriak
2014/04 Ardoak bezala gure apaletan zahartzen diren zenbait liburuekin topa egin nahi dugu. Horretarako aukeratu ditugu: erreserba handikoak, erreserbak, bereziak eta urtekoak
2014/03 Liburutegitik ontzira zaitezte. Beti egon direlako liburu baten irakurketak bidean jartzera bultzatu dituen irakurleak
2014/02 Emakume idazleak munduko bi gerren artean
2014/01 Ez duzu oraindik irakurri?
2013/12 Zimurrak eta ile zuriak
2013/11 Detektibeak : Amaia Ezpeldoi, Carvalho, Montalbano… ezagutzera etor zaitez
2013/10 Literatu Nobel Sariak
2013/09 Zinea, Donostiako Zinemaldia aprobetxatuz
2013/06-08 Uda
2013/05 Afrika, maiatzaren 25ean Afrikaren eguna ospatzen delako
2013/04 Liburuez hitz egiten duten liburuak, Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzeko
2013/03 Eleberri historikoa: Erromako Inperioa
2013/02 Doris, Helena, Ines, Greta… emakume izenak, baina baita nobelak ere
2013/01 Bidaia eleberriak,etxetik mugitu gabe basamortu, hiri eta paisaiekin amets egiteko
2012/12 Umorezko nobela, urtea irrifartsu bukatzeko
2012/11 Emakumeenganako indarkeriaren aurkako irakurgaiak