Udako berriak Errenterian|Novedades de verano en Errenteria

Gauaren usaina / Andrea Camilleri. Udazkena iritsi da eta Mimi Augello, Salvo Montalbano detektibearen laguntzaile fidela, ezkontzekotan da. Baina denbora ez da alferrik igarotzen eta, ohi bezala, Montalbano krimen berri baten peskizan murgilduta dabil. Kasu berezia du eskuartean, delituaren gorpua falta baita. Bien bitartean: finantzari batek eta bere laguntzaileak herriko jendea engainatu, dirua lapurtu eta desagertu egin dira.  Herriko jendeak aurreztutako diruak ziren, burtsan jokatu eta jende xumearen aberastasun egarria estali behar zutenak. Baina iruzurgileek eta diruek hanka egin dute. Montalbanoren abilezia eta usaimenak orpoz orpo jarraituko die, eta asmatuko du ikerketaren korapiloa askatzen. Harrezkero, “arnasa sakon hartu zuen. Eta gauak beste usain bat zuela ohartu zen: usain arin, fresko bat zen, belar berriarena, zitroin-belarrarena, menda-belarrarena.”

.

[lang_eu]

Errenteriako liburutegian udan ditugun nobedade guztiak ikusteko klikatu hemen:
Follow Me on Pinterest button

[/lang_eu]

[lang_es]Clica aquí para ver todas las novedades de verano en la biblioteca de Errenteria:

Follow Me on Pinterest button[/lang_es]

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude