Getxon ere, euskaraz irakurtzeak saria du

Irakurri, gozatu eta oparitu GetxonMartxoaren 20tik maiatzaren 31ra martxan izango dugu Getxon Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa.

Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak.

Getxon, EGIZU elkartea, Getxoko Udala eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarriko da martxan egitasmoa. Udal liburutegiak, BOLiBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendak egitasmoaren ezinbesteko kolaboratzaileak dira.

Martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du. Liburu dendetan, ekainaren 10era arte.

Getxoko Udal liburutegietan, maileguan harturiko euskarazko liburu bat irakurtzearen truke, irakurleak irakurketa-fitxa erraza bete eta erosketa-txeke bat jasoko du liburutegian bertan. Txeke horrek irakurleak nahi duen beste liburu bat %35 merkeago erosteko balioko du, Algortako Elkar, Areetako Bolibar-Elordui edo Romoko GobelAurre liburu dendetan.Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko:

  • Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, Getxoko udal liburutegietara joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango dugu.
  • Liburua irakurri, liburutegira itzuli , eta fitxa erraz bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, Elkar, Bolibar-Elordui edo GobelAurre liburu dendetan erabiltzeko.
  • Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.
    Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein libururen prezioaren %35 ordaintzeko aukera emango digu.

Apirila eta maiatza bukaeran, 30 €ko erosketa-txeke bana zozketatuko da,hilabete horretako parte hartzaileen artean.

Getxoko parte hartzaileek BOLIBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendetan erabili ahalko dituzte txekeak.

Anima zaitez, irakurri euskaraz eta parte hartu!

Getxoko III. Book-trailer lehiaketa

III Book trailer lehiaketa GetxoLiburu bat ezagutarazteko egiten den bideo laburrak dira BOOK TRAILERrak. Liburuak zabaltzeko eta irakurleak erakartzeko, filmetako trailerren antzeko teknikak erabiltzen dira; minutu inguruko iraupena izaten dute eta Internet-en bidez hedatzen dira.

Gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin martxan jarri da lehiaketa hau Kalabazan Kultur Ekimenak-en eta Udaleko Gazteria Zerbitzuaren, Euskara Zerbitzuaren eta Udal Liburutegiaren artean.

Bertan, 12-18 urte bitarteko gazteek parte har dezakete, eta egin beharreko lana honakoa da: aukeran ematen diren liburuetako bat irakurri, eta horren trailerra egitea.

Gehienez hiru pertsonako taldeek parte hartu dezakete, eta aurten ez da baldintza izango taldeko kide bat behintzat Getxon erroldaturik egon behar izatea; beraz, Euskal Herriko edozein gaztek har dezake parte. Lanak apirilaren 14a baino lehen helarazi beharko dira (sardadilakalabazan@gmail.com), bideoak Youtuben eskegi eta lotura e-mailez bidalita.

Ondoren, maiatzaren 13an sari-banaketa egingo da eta bertan, euskara eta euskal kulturaren alorreko hiru kidek osatutako epaimahai batek irabazleak aukeratuko ditu.

Aurten bi kategoria egongo dira: A kategoria (16-18 urtera) eta B kategoria (12-15 urtera).

Kategoria bakoitzeko Irabazleek tablet bana izango dute sari, bigarrenek eskola materiala erosteko 50 euro . Halaber, publikoaren saria ere emango da. Sari banaketara bertaratuko direnek euren bideo gustokoena bozkatzeko aukera izango dute.

Oinarri guztiak, eta BOOK TRAILERRA egiteko jarraibide eta ideiak, www.kalabazan.com webgunean daude eskuragarri.
III Book trailer lehiaketa Getxo

2017ko abenduaren Versadas: Pablo Neruda

Versadas diciembre 2016

Gure Poesia Klubera etortzen diren pertsonen artean, badago bat beti isiltasunean entzuten duena. Baina oraingo honetan parte hartzea erabaki zuen, eta bere senarraren poesia bat errezitatu zuen, Pablo Nerudaren, Pau Casalen eta Pablo Picassoren omenez egindakoa.

Eva Soto du izena pertsona horrek. Atzo bi sorpresa eman zizkigun: poema hori, eta Pablo Neruda lagunarekin Valparaison (Txile) izandako bizipenen kontaketa.

Eva legenda bizia da, 90 urteko oso emakume dotore eta polita; Pablo Nerudarekin bizi izandako oroitzapenak eta bizipenak ekarri zizkigun, Esteban bere senarrarekin batera bizi zituenak.

Esteban errepublikar ausarta izan zen; Frantziara ihes egin zuen, atxilotu eta Gurs kontzentrazio-gunera eraman zuten, beste asko bezala.

Pablo Nerudak, han errefuxiatu errepublikarrek pairatu behar zuten egoera ikusita, Txileko presidentea konbentzitu zuen itsasontzi bat urperatzeko, Winnipeg izenekoa. Horrela egin zuten, eta ondorioz, 2000 errepublikar baino gehiago Txilen babestu zituzten.

Han bizi zen Eva, bere familiarekin (Malagakoa jatorriz), eta han ezagutu zituen senarra eta Pablo Neruda.

Eskerrik asko Evari eta Soli, bere alabari, hain Versadas hunkigarria guri oparitzeagatik.

Pablo Neruda bizi-bizirik egon zen gure azken Versadas-eko saioan.

Gaurko kronika hau Andrea Uñak egin du.

Getxoko Letren terrazak 2016: balantzea

Aurten ere, Letren Terrazak topagune ezin hobea izan dira udan zehar irakurzaleentzat eta, bereziki, umeentzat. Guztira, 41.000 bat lagun egon dira udako liburutegietan. Kopuru horretatik 31.266 haurrak izan dira, hau da, erabiltzaileen %76 inguru. Ekimenak, udal liburutegiek antolatuta, 30. urteurrena egin du eta, ohi bezala, irakurtzea bultzatzeaz gain, jokoak, tailerrak, ipuin-kontaketak eta kale ikuskizunak hartzen dituen eskaintza haurrei gerturatzea du helburu.

Iaz bezala, aurten ere udako liburutegiek sei kokapen izan dituzte. Uztailaren 5etik 29ra Gernika parkean (Neguri) eta Iturgitxi (Algorta) eta Sarri plazetan (Andra Mari) kokatu dira, abuztuaren 2tik 26ra, Areetako Geltokia eta Algortako Geltokia plazetan eta Aldapa parkean, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era.

Terrazetan irakurgai-bilduma berezia izan dute eskura erabiltzaileek, udan irakurtzeko aproposa, hain zuzen ere. Guztira, euskarazko eta gaztelaniazko 2.500 bat liburu egon dira etxoletan. Maileguei dagokienez, aurten 5.337 egin dira. Horietako 1.979 euskarazko aleak izan dira. Guztizko horretatik, 662 etxerako maileguak izan dira.

Aurten ere, aisialdirako eskaintza osagarria izan da Terrazetan haurrek oporraldiaz goza dezaten. Bertan antzinako, mahai eta elkartasun jokoak; eskulan tailerrak, ipuin-kontaketak, magia ikuskizuna eta familia osoarentzako kale-antzerkia izan dira.

 

Getxoko II. Booktrailer lehiaketa

GETXOKO BOOK TRALER LEHIAKETA 2016

Liburu baten trailerra egin nahi duzu?

Ba… anima zaitez, sari bikainak dituzu zain!

Booktrailer da liburu bat aurkeztu edo iragartzeko bideoafilmen trailerra bezalakoa.

Parte hartu ahal izateko, 1-3 pertsonako taldea osatu beharko da, eta taldekideek 1998-2004 urteetan jaiotzkoak izan behar dira.

Honako liburu hauek erabili daitezke (estekak sakatu erabilgarritasuna gure liburutegietan kontsultatzeko):

SARIAK:

  •  1. saria: Tablet bat kide bakoitzeko
  • 2. saria: Abentura kamera bat kide bakoitzeko
  • 3. saria: 50€-ko bono bana Gobelaurre liburudendan erosteko
  • SARI BEREZIA (jendeak aukeratutakoa Interneten bidez): Lauren Getxo zinemetara 8 aldiz dohainik joan ahal izateko bono bana.

Oinarri osoak kontsultatu hemen.

Aurreko edizioan saritutako bideoak ikusi nahi baduzu, sakatu hemen: 1. saria, 2. saria, 3. saria.

Getxoko II. Booktrailer lehiaketa
Data: 2016/02/032016/04/15
Ordutegia: 08:30 – 14:30
Lekua: Getxo (Kalabazan web)
Hizkuntza: euskaraz

Versadas, olerki kluba: Mario Benedetti

MarioBenedettiOtsailaren 17an, asteazkena “Versadas” Getxoko Poesia Kluba abiatuko da berriro. Oraingo honetan, Mario Benedetti olerkaria (Tacuarembó, Uruguay, 1920ko irailaren 14a-Montevideo, 2009ko maiatzaren 17a) hartuko dugu ardatz lehenengo ordu erdian.
Genero guztiak jorratu zituen, baita abestien letra ezagunak, ipuinak eta entseiuak ere. Baina olerkigintza izan zen bere genero maitatuena, bertan sentitzen baitzen erosoen. Bere idazkeraren ezaugarri nagusiak hauek dira: hizkuntza erraza, bere sintaxiaren soiltasuna eta ohiko erregistrotik hurbil dagoen estiloa. Hau da literatura-kritikariek “Benedetti estiloa” deitutakoa.

Beste batzuetan bezala, “Versadas”ek bi saio izango ditu: lehenengoa Mario Benedetti olerkariari eskeiniko diogu, eta bestean, nahi duenak bere bertsoak edo inorenak errezitatu ahal izango ditu (gehienez 50 bertso).

Saioaren sarrera doan, edukiera bete arte.

Versadas, olerki kluba: Mario Benedetti
Data: 2016/02/12
Ordutegia: 19:00 – 20:00
Lekua: Algortako Kultur Etxea
Hizkuntza: Castellano

Ipuin ordua: Amuma Nikolasak jaten dauz kalabazak (MariOlas)

Ipuin ordua: Mariolas (2015 martxoa)Martxoaren 26an, MariOlas Villamonteko Haur liburutegian egongo da, bere “Amuma Nikolasak jaten dauz kalabazak” izeneko ipuin-kontaketarekin.

Amuma Nikolasaren sukaldean, neguko gau hotzetan, suaren ondoan entzundako istorio sekretuak jakin nahi badituzu, edo Mari Anboto ipuinak ezagutu, edota, hartz kokoloari udako arratzalde sargoritsu batean zer gertatu zaion jakin… erdu MariOlasekin. Ipuinen munduan sartuko zara, eta nola ez, une batean zure irudimena hasiko da hegaz egitera.

Kontaketa euskeraz izango da, 5-11 urteko umeentzat.

Sarrera mugatua eta dohainik.

Beti librea

Anna Nebretko: "La traviata"Inork musika klasikoaren egileren baten izena galdetuko balu, buruz eta ia pentsatu gabe aipatuko genuke Mozart, Beethoven, Vivaldi, Falla…baina, emakumeren bat ezagutzen al dugu? Beharbada bat ere ez da gure pentsamendura etorriko lehenago luzaro pentsatu gabe.

Ez al da emakume konpositorerik izan?

Ba… bai, seguru aski egon ziren, eta distiratsuak, baina historian zehar musikan ere, gainerako arteetan bezala, emakumea baztertua egon da; oraindik ere, XXI. mendean izan arren, andreok, emakume langilearen eguna erreibindikatu egin behar dugu.

Musikara itzuliz, Erdi Aroan eta Errenazimenduan zehar emakumeek ezin zutela elizetan kantatu, lohitzat hartzen zirelako; eta Barrokoan ezin zuten tresnarik jo ez abestu orkestretan. Orduan, ahots femeninoko tesitura gizonei eskatzen zitzaien eta horrela falsetistak direlakoak agertu ziren; Ingalaterran kontratenorrak eta Europako gainerakoan castrati-ak.

Carlos Mena gasteiztarra haietako bat da. Bere ezaugarri guztiekin jakina!. Kontratenor paregabe horrek buruko ahotsarekin abesten du eta ez Philippe Jaroussky-ren o Franco Fagioli-ren modura, hots, estilo androgino samarrean.

Nolanahi ere, atsegina da beti entzutea, dvd-ean edo cd-ean, Getxoko liburutegietako fondoa osatzen duten, konpasen eta melodien joko delikatuak eta finak.

Literatura solasaldia: “Kristalezko begi bat” (Miren Agur Meabe)

Tertulia sobre "Un ojo de cristal"Hilabete honetan, gure Sormeneko Idazketa-tailarraren pertsonek liburu hau proposatzen digute salasaldirako: Miren Agur Meabe-ren Kristalezko begi bat.

Hausturak eragindako minetik ihesi, bolada baterako alde egingo du adiskide batzuek Landetan laga dioten etxera. Eta han, idazten hartuko du sosegua, bizitzako galerei, bere izateari, desamodioari eta askatasunari, idazkuntzaren zentzuari buruzko gogoetak paperera ekarri ahala.

Gaiak eta idazkerak, biak batera, ziuraski solasaldi interesgarri bat eragingo dute.

Liburu aurkezpena: “El aliento del dinosaurio” (Mabel Andreu)

Presentación "El aliento del dinosaurio"Mabel Andreu, kazetaria, dinosauroaren arnasa bere lepoan bizi izan zen belaunaldikoa da: frankismoaren atmosfera itogarriak markatutako bizitza.

Horren ondorioz, ipuin bilduma honek ibilbide hau proposatzen digu: gerraosteko mundu grisetik hasita, gaur egungo errealitate korapilatsura arte.

Kontaketetan tonu dramatikoa eta beste bat arinagoa tartekatzen ditu, zera lortuz: orrialdeetan zeharkako ibilbide hori esperientzia atsegina baina erreflexiboa izatea.

Mabel Andreuk beste idazlan batzuk argitaratu ditu: “Doña Desastre” umeentzako ipuina, “El avestruz y el guepardo” kontaketa digitala, eta abar. Gainera, literatura sari batzuk lortu ditu, LXIV La Felguera Literatura Lehiaketa (Asturias), besteak beste, “Es pecado matar a un ruiseñor” ipuinarekin.

Mabelek gure Sormeneko Idazketa-tailerrean, Mónica Crespok zuzendutakoan, hartu du parte zenbait kurtsotan.Mónica idazlearekin batera izango da aurkezpenean.

Getxoko liburutegiak: 2014ko Txostena

2014an 288.000tik gora pertsonak erabili dute udal liburutegien zerbitzua, Villamonteko, San Nikolaseko eta Gobelako zentroetan. Horiez gainera, beste 52.000 lagunek parte hartu dute liburutegiek euren lokaletatik kanpo antolatutako jardueretan, besteak beste Letren Terrazetan, Liburu Azokan edo Bigarren Eskuko Liburu Azoka Solidarioan.

Joan den ekitaldian zerbitzuak teknologia berrien alde apustu egin du. Hain zuzen ere liburutegiek bat egin dute eLiburutegia deritzon zerbitzuarekin. Horren bitartez Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburu elektronikoak online mailegatzen dira.

Getxoko liburutegiak, gainera, Liburutegiak izeneko aplikazioari atxiki zaizkio. Gailu mugikorretarako aplikazio horrek Euskadiko Liburutegi Sareari buruzko era guztietako argibideak eskaintzen ditu. Horrekin batera, sendotu egin da aparatu elektronikoak mailegatzeko zerbitzua.

Azpimarratu behar da, azkenik, zerbitzuak lan handia egin duela bere jardueren berri zabaltzeko sare sozialetan eta bere blogen bitartez, eta liburutegien lanari buruzko edozein informazio bilatu ahal izateko webgune berri bat garatu duela.

(Oharra: argitalpen hau Flash-en dago; beraz ez da ikusiko gailu mugikorretan)

Versadas (Getxoko olerki kluba): saio berria

Versadas marzo 2015: "Gloria Fuertes"Olerkizaleok beste hitzordu bat izango dugu laster, Algortako Kultur Etxean. Oraingo honetan, Gloria Fuertes olerkaria (Madril, 1917ko uztailaren 28a – Madril, 1998ko azaroaren 27a) hartuko dugu ardatz lehenengo ordu erdian.

Lavapiés-en, Madril zaharreko auzo apalean, jaio zen. Bere ama jostuna zen eta bere aita eskolazaina. Bere familiaren bizitzaz oso gutxi dakigu, bere intimitatea beti gorde zuelako kontu handiz. Hamalau urterekin bertsoak idazten hasi zen, hamabostekin Madrilgo Espaina Irratian irakurtzen zituen eta hamaseirekin, bere lehen olerki-liburua moldatzen hasi zen, “Isla ignorada”, 1950ean argitaratu zena.

1998an hil zen eta, bere heriotzara arte, egindako lanaren erakusgarri zabala utzi digu. Esan dezakegu, okertzeko beldur barik, Gloria Fuertes Espainako haur eta gazte poesiaren XX. mendeko erregina izan dela.

Horretaz gain, saioaren bigarren zatian zaleek, beraien edo beste egile batzuen poemak errezitatu ahal izango dituzte, gehienez 40 bertso osatu arte.

“Versadas” jarduera irekia da, eta horretan edonork parte har dezake modu aktiboan.