Egilearen artxiboa: Anabel

Getxon ere, euskaraz irakurtzeak saria du

Irakurri, gozatu eta oparitu GetxonMartxoaren 20tik maiatzaren 31ra martxan izango dugu Getxon Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa.

Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak.

Getxon, EGIZU elkartea, Getxoko Udala eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarriko da martxan egitasmoa. Udal liburutegiak, BOLiBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendak egitasmoaren ezinbesteko kolaboratzaileak dira.

Martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du. Liburu dendetan, ekainaren 10era arte.

Getxoko Udal liburutegietan, maileguan harturiko euskarazko liburu bat irakurtzearen truke, irakurleak irakurketa-fitxa erraza bete eta erosketa-txeke bat jasoko du liburutegian bertan. Txeke horrek irakurleak nahi duen beste liburu bat %35 merkeago erosteko balioko du, Algortako Elkar, Areetako Bolibar-Elordui edo Romoko GobelAurre liburu dendetan.Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko:

  • Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, Getxoko udal liburutegietara joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango dugu.
  • Liburua irakurri, liburutegira itzuli , eta fitxa erraz bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, Elkar, Bolibar-Elordui edo GobelAurre liburu dendetan erabiltzeko.
  • Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.
    Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein libururen prezioaren %35 ordaintzeko aukera emango digu.

Apirila eta maiatza bukaeran, 30 €ko erosketa-txeke bana zozketatuko da,hilabete horretako parte hartzaileen artean.

Getxoko parte hartzaileek BOLIBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendetan erabili ahalko dituzte txekeak.

Anima zaitez, irakurri euskaraz eta parte hartu!

Getxoko III. Book-trailer lehiaketa

III Book trailer lehiaketa GetxoLiburu bat ezagutarazteko egiten den bideo laburrak dira BOOK TRAILERrak. Liburuak zabaltzeko eta irakurleak erakartzeko, filmetako trailerren antzeko teknikak erabiltzen dira; minutu inguruko iraupena izaten dute eta Internet-en bidez hedatzen dira.

Gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin martxan jarri da lehiaketa hau Kalabazan Kultur Ekimenak-en eta Udaleko Gazteria Zerbitzuaren, Euskara Zerbitzuaren eta Udal Liburutegiaren artean.

Bertan, 12-18 urte bitarteko gazteek parte har dezakete, eta egin beharreko lana honakoa da: aukeran ematen diren liburuetako bat irakurri, eta horren trailerra egitea.

Gehienez hiru pertsonako taldeek parte hartu dezakete, eta aurten ez da baldintza izango taldeko kide bat behintzat Getxon erroldaturik egon behar izatea; beraz, Euskal Herriko edozein gaztek har dezake parte. Lanak apirilaren 14a baino lehen helarazi beharko dira (sardadilakalabazan@gmail.com), bideoak Youtuben eskegi eta lotura e-mailez bidalita.

Ondoren, maiatzaren 13an sari-banaketa egingo da eta bertan, euskara eta euskal kulturaren alorreko hiru kidek osatutako epaimahai batek irabazleak aukeratuko ditu.

Aurten bi kategoria egongo dira: A kategoria (16-18 urtera) eta B kategoria (12-15 urtera).

Kategoria bakoitzeko Irabazleek tablet bana izango dute sari, bigarrenek eskola materiala erosteko 50 euro . Halaber, publikoaren saria ere emango da. Sari banaketara bertaratuko direnek euren bideo gustokoena bozkatzeko aukera izango dute.

Oinarri guztiak, eta BOOK TRAILERRA egiteko jarraibide eta ideiak, www.kalabazan.com webgunean daude eskuragarri.
III Book trailer lehiaketa Getxo

2017ko abenduaren Versadas: Pablo Neruda

Versadas diciembre 2016

Gure Poesia Klubera etortzen diren pertsonen artean, badago bat beti isiltasunean entzuten duena. Baina oraingo honetan parte hartzea erabaki zuen, eta bere senarraren poesia bat errezitatu zuen, Pablo Nerudaren, Pau Casalen eta Pablo Picassoren omenez egindakoa.

Eva Soto du izena pertsona horrek. Atzo bi sorpresa eman zizkigun: poema hori, eta Pablo Neruda lagunarekin Valparaison (Txile) izandako bizipenen kontaketa.

Eva legenda bizia da, 90 urteko oso emakume dotore eta polita; Pablo Nerudarekin bizi izandako oroitzapenak eta bizipenak ekarri zizkigun, Esteban bere senarrarekin batera bizi zituenak.

Esteban errepublikar ausarta izan zen; Frantziara ihes egin zuen, atxilotu eta Gurs kontzentrazio-gunera eraman zuten, beste asko bezala.

Pablo Nerudak, han errefuxiatu errepublikarrek pairatu behar zuten egoera ikusita, Txileko presidentea konbentzitu zuen itsasontzi bat urperatzeko, Winnipeg izenekoa. Horrela egin zuten, eta ondorioz, 2000 errepublikar baino gehiago Txilen babestu zituzten.

Han bizi zen Eva, bere familiarekin (Malagakoa jatorriz), eta han ezagutu zituen senarra eta Pablo Neruda.

Eskerrik asko Evari eta Soli, bere alabari, hain Versadas hunkigarria guri oparitzeagatik.

Pablo Neruda bizi-bizirik egon zen gure azken Versadas-eko saioan.

Gaurko kronika hau Andrea Uñak egin du.

Getxoko Letren terrazak 2016: balantzea

Aurten ere, Letren Terrazak topagune ezin hobea izan dira udan zehar irakurzaleentzat eta, bereziki, umeentzat. Guztira, 41.000 bat lagun egon dira udako liburutegietan. Kopuru horretatik 31.266 haurrak izan dira, hau da, erabiltzaileen %76 inguru. Ekimenak, udal liburutegiek antolatuta, 30. urteurrena egin du eta, ohi bezala, irakurtzea bultzatzeaz gain, jokoak, tailerrak, ipuin-kontaketak eta kale ikuskizunak hartzen dituen eskaintza haurrei gerturatzea du helburu.

Iaz bezala, aurten ere udako liburutegiek sei kokapen izan dituzte. Uztailaren 5etik 29ra Gernika parkean (Neguri) eta Iturgitxi (Algorta) eta Sarri plazetan (Andra Mari) kokatu dira, abuztuaren 2tik 26ra, Areetako Geltokia eta Algortako Geltokia plazetan eta Aldapa parkean, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era.

Terrazetan irakurgai-bilduma berezia izan dute eskura erabiltzaileek, udan irakurtzeko aproposa, hain zuzen ere. Guztira, euskarazko eta gaztelaniazko 2.500 bat liburu egon dira etxoletan. Maileguei dagokienez, aurten 5.337 egin dira. Horietako 1.979 euskarazko aleak izan dira. Guztizko horretatik, 662 etxerako maileguak izan dira.

Aurten ere, aisialdirako eskaintza osagarria izan da Terrazetan haurrek oporraldiaz goza dezaten. Bertan antzinako, mahai eta elkartasun jokoak; eskulan tailerrak, ipuin-kontaketak, magia ikuskizuna eta familia osoarentzako kale-antzerkia izan dira.

 

Getxoko II. Booktrailer lehiaketa

GETXOKO BOOK TRALER LEHIAKETA 2016

Liburu baten trailerra egin nahi duzu?

Ba… anima zaitez, sari bikainak dituzu zain!

Booktrailer da liburu bat aurkeztu edo iragartzeko bideoafilmen trailerra bezalakoa.

Parte hartu ahal izateko, 1-3 pertsonako taldea osatu beharko da, eta taldekideek 1998-2004 urteetan jaiotzkoak izan behar dira.

Honako liburu hauek erabili daitezke (estekak sakatu erabilgarritasuna gure liburutegietan kontsultatzeko):

SARIAK:

  •  1. saria: Tablet bat kide bakoitzeko
  • 2. saria: Abentura kamera bat kide bakoitzeko
  • 3. saria: 50€-ko bono bana Gobelaurre liburudendan erosteko
  • SARI BEREZIA (jendeak aukeratutakoa Interneten bidez): Lauren Getxo zinemetara 8 aldiz dohainik joan ahal izateko bono bana.

Oinarri osoak kontsultatu hemen.

Aurreko edizioan saritutako bideoak ikusi nahi baduzu, sakatu hemen: 1. saria, 2. saria, 3. saria.

Getxoko II. Booktrailer lehiaketa
Data: 2016/02/032016/04/15
Ordutegia: 08:30 – 14:30
Lekua: Getxo (Kalabazan web)
Hizkuntza: euskaraz

Literatura solasaldia: “Kristalezko begi bat” (Miren Agur Meabe)

Tertulia sobre "Un ojo de cristal"Hilabete honetan, gure Sormeneko Idazketa-tailarraren pertsonek liburu hau proposatzen digute salasaldirako: Miren Agur Meabe-ren Kristalezko begi bat.

Hausturak eragindako minetik ihesi, bolada baterako alde egingo du adiskide batzuek Landetan laga dioten etxera. Eta han, idazten hartuko du sosegua, bizitzako galerei, bere izateari, desamodioari eta askatasunari, idazkuntzaren zentzuari buruzko gogoetak paperera ekarri ahala.

Gaiak eta idazkerak, biak batera, ziuraski solasaldi interesgarri bat eragingo dute.

Liburu aurkezpena: “El aliento del dinosaurio” (Mabel Andreu)

Presentación "El aliento del dinosaurio"Mabel Andreu, kazetaria, dinosauroaren arnasa bere lepoan bizi izan zen belaunaldikoa da: frankismoaren atmosfera itogarriak markatutako bizitza.

Horren ondorioz, ipuin bilduma honek ibilbide hau proposatzen digu: gerraosteko mundu grisetik hasita, gaur egungo errealitate korapilatsura arte.

Kontaketetan tonu dramatikoa eta beste bat arinagoa tartekatzen ditu, zera lortuz: orrialdeetan zeharkako ibilbide hori esperientzia atsegina baina erreflexiboa izatea.

Mabel Andreuk beste idazlan batzuk argitaratu ditu: “Doña Desastre” umeentzako ipuina, “El avestruz y el guepardo” kontaketa digitala, eta abar. Gainera, literatura sari batzuk lortu ditu, LXIV La Felguera Literatura Lehiaketa (Asturias), besteak beste, “Es pecado matar a un ruiseñor” ipuinarekin.

Mabelek gure Sormeneko Idazketa-tailerrean, Mónica Crespok zuzendutakoan, hartu du parte zenbait kurtsotan.Mónica idazlearekin batera izango da aurkezpenean.

Getxoko liburutegiak: 2014ko Txostena

2014an 288.000tik gora pertsonak erabili dute udal liburutegien zerbitzua, Villamonteko, San Nikolaseko eta Gobelako zentroetan. Horiez gainera, beste 52.000 lagunek parte hartu dute liburutegiek euren lokaletatik kanpo antolatutako jardueretan, besteak beste Letren Terrazetan, Liburu Azokan edo Bigarren Eskuko Liburu Azoka Solidarioan.

Joan den ekitaldian zerbitzuak teknologia berrien alde apustu egin du. Hain zuzen ere liburutegiek bat egin dute eLiburutegia deritzon zerbitzuarekin. Horren bitartez Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburu elektronikoak online mailegatzen dira.

Getxoko liburutegiak, gainera, Liburutegiak izeneko aplikazioari atxiki zaizkio. Gailu mugikorretarako aplikazio horrek Euskadiko Liburutegi Sareari buruzko era guztietako argibideak eskaintzen ditu. Horrekin batera, sendotu egin da aparatu elektronikoak mailegatzeko zerbitzua.

Azpimarratu behar da, azkenik, zerbitzuak lan handia egin duela bere jardueren berri zabaltzeko sare sozialetan eta bere blogen bitartez, eta liburutegien lanari buruzko edozein informazio bilatu ahal izateko webgune berri bat garatu duela.

(Oharra: argitalpen hau Flash-en dago; beraz ez da ikusiko gailu mugikorretan)

“Emakumeak kontatzen” (Apika), ipuin kontaketa Getxon

"Emakumeak kontatzen" (Apika)Emakumeak eta neskak dira ipuin hauen protagonistak.

Abenturazko eta akziozko istorioak; agerpenei buruzkoak eta laguntasunari buruzkoak ere bai.

Bere ipuinetan, Apikak antzerkia eta ahozko kontaketa nahasten ditu, ipuinen balio hezigarria kontuan hartuta.

Saio horren helburuak honako hauek dira: berdintasuna, baterako hezkuntza eta estereotipoak gainditzea bultzatzea.

Txikipoesia: umeentzako olerki saioa Getxon (Poesiaren Nazioarteko Eguna)

Txikipoesia (Anabel Muro + Aitor Txarterina)

Poesia Literaturaren ahizpa pobrea izan ohi da. Oso jende gutxi hurbiltzen da bere mundura.

Hala ere, gizakiok jaiotzatiko grina daukagu letrekin jolasteko, letrak hazarazteko. Txikitatik beraien distirak, koloreak eta zolitasunak liluratzen gaituzte.

Horretan datza saio hau: txikiak mundu honetara hurbiltzean; errimen, parrastaden, asmakizunen eta pilaketen mundura, entzuteko eta parte hartzeko plazeraz.

Horretarako, guregana etorriko dira Anabel Muro eta Aitor Txarterina kontalariak.

Elkarbizitzarako liburutegiak: familia tailer hezigarriak Getxon

Elkarbizitzarako familia tailerrak

Getxoko liburutegiek hezkuntza programa hau antolatzen dugu, MATIZ elkartearekin batera, elkarbizitza, aukera-berdintasuna eta gizarteratzea lantzeko familiekin, jolas-ikuspegitik eta giza-eskubideen esparruaren baitan.

Heldu batek lagunduta doazen 4-6 bitarteko txikiei zuzenduta.

Izena eman daiteke tailer baten-baterako edo guztietarako.

Leku kopurua mugatua da.

Izen-ematea: martxoaren 2tik aurrera, 94.431.92.81 telefonoan, Villamonten euskaraz egin nahi baduzu); eta 94.464.04.68 telefonoan Gobelan gaztelaniaz egin nahi baduzu. Liburutegietan bertan ere egin daiteke izen-ematea.