Egilearen artxiboa: Jaime

Ipuin ordua: Amuma Nikolasak jaten dauz kalabazak (MariOlas)

Ipuin ordua: Mariolas (2015 martxoa)Martxoaren 26an, MariOlas Villamonteko Haur liburutegian egongo da, bere “Amuma Nikolasak jaten dauz kalabazak” izeneko ipuin-kontaketarekin.

Amuma Nikolasaren sukaldean, neguko gau hotzetan, suaren ondoan entzundako istorio sekretuak jakin nahi badituzu, edo Mari Anboto ipuinak ezagutu, edota, hartz kokoloari udako arratzalde sargoritsu batean zer gertatu zaion jakin… erdu MariOlasekin. Ipuinen munduan sartuko zara, eta nola ez, une batean zure irudimena hasiko da hegaz egitera.

Kontaketa euskeraz izango da, 5-11 urteko umeentzat.

Sarrera mugatua eta dohainik.

Versadas (Getxoko olerki kluba): saio berria

Versadas marzo 2015: "Gloria Fuertes"Olerkizaleok beste hitzordu bat izango dugu laster, Algortako Kultur Etxean. Oraingo honetan, Gloria Fuertes olerkaria (Madril, 1917ko uztailaren 28a – Madril, 1998ko azaroaren 27a) hartuko dugu ardatz lehenengo ordu erdian.

Lavapiés-en, Madril zaharreko auzo apalean, jaio zen. Bere ama jostuna zen eta bere aita eskolazaina. Bere familiaren bizitzaz oso gutxi dakigu, bere intimitatea beti gorde zuelako kontu handiz. Hamalau urterekin bertsoak idazten hasi zen, hamabostekin Madrilgo Espaina Irratian irakurtzen zituen eta hamaseirekin, bere lehen olerki-liburua moldatzen hasi zen, “Isla ignorada”, 1950ean argitaratu zena.

1998an hil zen eta, bere heriotzara arte, egindako lanaren erakusgarri zabala utzi digu. Esan dezakegu, okertzeko beldur barik, Gloria Fuertes Espainako haur eta gazte poesiaren XX. mendeko erregina izan dela.

Horretaz gain, saioaren bigarren zatian zaleek, beraien edo beste egile batzuen poemak errezitatu ahal izango dituzte, gehienez 40 bertso osatu arte.

“Versadas” jarduera irekia da, eta horretan edonork parte har dezake modu aktiboan.

 

Literatura hitzaldia: “Baztango trilogia”: amatasunaren itzalak (Josune Muñoz, Skolastika)

Trilogía del Baztán: las sombras de la maternidad (Josune Muñoz)Dolores Redondo-ren “Baztango trilogia” (“Zaindari ikusezina“, “Hezurren ondarea” eta “Eskaintza ekaitzari“) azken fenomeno literarioetako bat da. Milioi erdi ale saldu ditu Estatuan, eta bere lehen tituloa, “Zaindari ikusezina”k bere bertsioa du komikian ere; gainera, bertsio zinematografikoa pretatzen ari da.

Trilogia ondo orekatuta dago tentsio eta intrigari dagokionez, nahitaezkoa dena polizia-nobela baten arrakastarako. Aukeratutako espazioak, Baztango Aranak, lortu du irakurle askorekiko lotura, baina lanaren gaineko interesa piztu duten faktoreak hiru dira: euskal elementu mitologikoa, erritu satanikoak eta amatasunaren itzala.

Skolastica-ko Josune Muñoz-ek proposatzen digu elkarrizketa bat liburu hauek irakurri dituzten edo baraiei edo antzeko gaiei buruzko interesa duten pertsonen artean. Trilogia hau baliatuz, funtsean amatasun-ereduan sakonduko da, bi orduko iraupena izango duen hitzaldi-eztabaida-elkarrizketa baten bitartez.

Ipuin ordua: Dar-dar? Kar-kar! (Maite Franco)

Ipuin ordua: "Dar-dar? Kar-kar!" (Maite Franko)Otsailaren 19an, Maite Franko Gobelako liburutegian egongo da bere “Dar-dar? Kar-kar! izeneko ipuin-kontaketarekin.

Ipuin argi-ilunak dira hauek, gauean kontatezen diren eta beldurra uxatzen duten horietakoak. Entzuten dituenari bihotza dantzan jarri, eta, aldi berean, barre-malkoak sortarazten dizkiote. Beldurra eta barrea oso ondo ezkontzen dira.

Ipuinen helburua da umeak entrenatzea errealitateari eta beldurrei aurre egiteko, eta bitartean, nola ez, une dibertigarria pasatzea!

Versadas (Getxoko olerki kluba): saio berria

Versadas, Club de poesía: Dulce María LoynazOlerkizaleok, beste hitzordu bat izango dugu laster, Algortako Kultur Etxean. Oraingo honetan, Dulce María Loynaz (Habana, 1902ko abenduaren 10a – Habana 1997ko apirilaren 27a) olerkaria hartuko dugu ardatz lehenengo ordu erdian.

Kubatar idazlea izan zen. Etxe oneko familia batean jaio zen, eta zuzenbide ikasketak egin zituen Habanan. Asko bidaiatu zuen munduan zehar. Gaztetan hasi zen ” La Nación” egunkarian poemak argitaratzen. Kubako Hizkuntzaren Akademiako kide izan zen. 1986an Literaturako Sari Nazionala irabazi zuen, eta 1992an Miguel de Cervantes saria eman zioten Madrilen.

Honetaz gain, saioaren bigarren zatian, zaleek, kaiek beraiek idatzitako edo beste egile batzuen poemak errezitatu ahal izango dituzte, gehienez 40 bertso osatu arte.

“Versadas” jarduera irekia da, eta horretan edonork parte har dezake.