Getxon ere, euskaraz irakurtzeak saria du

Irakurri, gozatu eta oparitu GetxonMartxoaren 20tik maiatzaren 31ra martxan izango dugu Getxon Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa.

Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak.

Getxon, EGIZU elkartea, Getxoko Udala eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarriko da martxan egitasmoa. Udal liburutegiak, BOLiBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendak egitasmoaren ezinbesteko kolaboratzaileak dira.

Martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du. Liburu dendetan, ekainaren 10era arte.

Getxoko Udal liburutegietan, maileguan harturiko euskarazko liburu bat irakurtzearen truke, irakurleak irakurketa-fitxa erraza bete eta erosketa-txeke bat jasoko du liburutegian bertan. Txeke horrek irakurleak nahi duen beste liburu bat %35 merkeago erosteko balioko du, Algortako Elkar, Areetako Bolibar-Elordui edo Romoko GobelAurre liburu dendetan.Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko:

  • Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, Getxoko udal liburutegietara joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango dugu.
  • Liburua irakurri, liburutegira itzuli , eta fitxa erraz bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, Elkar, Bolibar-Elordui edo GobelAurre liburu dendetan erabiltzeko.
  • Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.
    Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein libururen prezioaren %35 ordaintzeko aukera emango digu.

Apirila eta maiatza bukaeran, 30 €ko erosketa-txeke bana zozketatuko da,hilabete horretako parte hartzaileen artean.

Getxoko parte hartzaileek BOLIBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendetan erabili ahalko dituzte txekeak.

Anima zaitez, irakurri euskaraz eta parte hartu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude