Gomendioak

Author

Oihane Oliveri

“Harrotasuna eta aurrejuzguak”, Jane Austen

Harrotasun klasistak eta portaera sozialari buruzko aurrejuzguek gaizki-ulertu mingarri batera eraman dituzte Elizabeth Bennet eta Darcy jauna. Haiena bezalako gizarte estu eta hipokrita batean, biak elkarrengana hurbiltzea erabateko abentura izango da.

“Amaren eskuak”, Karmele Jaio

Nereak 35-40 urte ditu; noizbait maite izandako lana baina egun estresaturik daukana, egunkari batean; senar jator eta alaba zoragarria, zeinei ez dien eskaintzen behar luketen arretarik; eta istorio bat iraganean, oroimenetik erauzi nahi lukeena; eta ama ospitaleko ohean lo, inoiz esnatuko den jakin ezinik.

Inon ez, inoiz ez, Iban Zaldua

Ipuin liburu sendo eta mardul bat prestatu du Zalduak, bere azken urteetako lanaren emaitza

Zero K – Don DeLillo

Izatea aukeratu gabe jaiotzen gara. Modu berean hil behar ote genuke denok? Ez al da giza lorietako bat halabehar jakin bati uko egitea?
Jeffrey Lockhart-en aita, Ross, hirurogeiak beteak dituen bilioiduna, heriotza ezin hobeto kontrolatzen duten gune sekretu bateko inbertitzaile nagusia da.

Sonetoak – William Shakespeare

Eskuragarri… Shakespeareren Sonetoak lirikaren gailurrik bikainenetarikotzat jotzen dira, eta kultura-gertakari handitzat jotzen da obra hori beste hizkuntza batera ekartzeko saio bakoitza. Juan Garzia Garmendia literatura-itzultzaileak aspalditik jardun du buru-belarri pieza hori euskarara egokitzeko ahaleginean. Hogei bat urtez landu eta orraztu ditu, behin eta berriro,154… Jarraitu irakurtzen →

Samina – Marguerite Duras

Eskuragarri… Paris, alemanek okupatuta dago. Robert eta Marguerite Erresistentzian ibiliak dira. Robert, 1944an, segada batean erori eta Alemaniara deportatu zuten, kontzentrazio esparru batera. Liburuari izenburua ematen dion istorio nagusian Roberten itxarote larrigarria kontatzen zaigu, haren emaztearen –Margueriteren beraren– ahotsaz. Alemaniako… Jarraitu irakurtzen →

© 2018 GomendioakWordPress(e)kin eginda

Theme by Anders NorenUp ↑