Gomendioak

Kategoria

Eleberri soziala

“Amaren eskuak”, Karmele Jaio

Nereak 35-40 urte ditu; noizbait maite izandako lana baina egun estresaturik daukana, egunkari batean; senar jator eta alaba zoragarria, zeinei ez dien eskaintzen behar luketen arretarik; eta istorio bat iraganean, oroimenetik erauzi nahi lukeena; eta ama ospitaleko ohean lo, inoiz esnatuko den jakin ezinik.

Zero K – Don DeLillo

Izatea aukeratu gabe jaiotzen gara. Modu berean hil behar ote genuke denok? Ez al da giza lorietako bat halabehar jakin bati uko egitea?
Jeffrey Lockhart-en aita, Ross, hirurogeiak beteak dituen bilioiduna, heriotza ezin hobeto kontrolatzen duten gune sekretu bateko inbertitzaile nagusia da.

Samina – Marguerite Duras

Eskuragarri… Paris, alemanek okupatuta dago. Robert eta Marguerite Erresistentzian ibiliak dira. Robert, 1944an, segada batean erori eta Alemaniara deportatu zuten, kontzentrazio esparru batera. Liburuari izenburua ematen dion istorio nagusian Roberten itxarote larrigarria kontatzen zaigu, haren emaztearen –Margueriteren beraren– ahotsaz. Alemaniako… Jarraitu irakurtzen →

© 2018 GomendioakWordPress(e)kin eginda

Theme by Anders NorenUp ↑