Harrotasun klasistak eta portaera sozialari buruzko aurrejuzguek gaizki-ulertu mingarri batera eraman dituzte Elizabeth Bennet eta Darcy jauna. Haiena bezalako gizarte estu eta hipokrita batean, biak elkarrengana hurbiltzea erabateko abentura izango da. Bide luze horretan Ingalaterra georgiarreko hainbat pertsonaia gogoangarri ezagutuko ditugu, baina guztien artetik Elizabeth Bennet argia eta jostaria nabarmenduko da, literatura unibertsalak ondutako izaki xarmagarrienetako bat.

Ingeles literaturako klasiko hau 1813an argitaratu zuen lehen aldiz Jane Austenek. Gurean, Ana Isabel Moralesek itzuli du euskarara.

Liburu  honekin emango dio bukaera 2016 urteari Erakurleak irakurketa taldeak. Abenduko irakurgaiari buruzko informazio guztia ( idazleari buruzko informazioa, itzultzaileari buruzkoa, liburuan agertzen diren erreferentziak, iritziak) Erakurleak blogean kontsulta daiteke.