Ian McEwan idazlea, Erresuma Batuko idazle handienetako bat da.
“Operación Dulce”, espioitza eta maitasunezko nobela borobila da.
Protagonista, Serena, britainiar zerbitzu sekretuko agentzian dabil lanean eta Tom Healy idazleaz maitemintzen da.
Serena eta Tom irakurle amorratuak diren arren, ez datoz bat irakurzaletasunekin, William Kotzwinkle idazle amerikarraren “El nadador en el mar secreto” liburuan izan ezik!.

William Kotzwinklek, 1975an idatzi zuen beste eleberri labur hau, negar malkoak begietan zituela, idazleak aitortu lez.
Kotzwinkleren lehenengo semea hilda jaio zen. Emaztea ospitalera eraman eta haurra nola jaiotzen zen ikusi zuen. Medikuek hilda zegoela aitortu ziotenean, semea besoetan hartu, kutxatxo batean sartu eta basoan lurperatu zuen.

Hau egin ostean, etxean sartu eta segidan liburua idatzi zuen. Ezohizko, aparteko kontakizuna, arima zulatu eta emozioetan bidai araziko zaituena.