Shakespeareren Sonetoak lirikaren gailurrik bikainenetarikotzat jotzen dira, eta kultura-gertakari handitzat jotzen da obra hori beste hizkuntza batera ekartzeko saio bakoitza. Juan Garzia Garmendia literatura-itzultzaileak aspalditik jardun du buru-belarri pieza hori euskarara egokitzeko ahaleginean. Hogei bat urtez landu eta orraztu ditu, behin eta berriro,154 soneto horiek,eta beste hainbeste argibide-iruzkin ere egin ditu, alboan joango direnak, irakurleari bidea errazteko. Horrenbestez, Sonetoen edizio eder bat apailatu da 2014 urtean.

Edizio elebiduna da, euskarazko itzulpenaren ondoan ingelesezko jatorrizko testua ere eskaintzen baita. Liburuarekin batera, 2 CD argitaratu dira: batak, soneto guztiak biltzen ditu, errezitatuak; besteak, sonetoetariko batzuk kanta bihurtuak eskaintzen ditu.

Proiektuari buruzko informazio gehiago hemen.