Carlos Zanón, kataluniako idazlearen laugarren eleberri honetan, Francis edo Mr. Frankie, rock’n’rolle-eko artista zahar ospetsu eta patetikoaren istorioa kontatzen digu. Francis fisikoki, psikologikoki eta ekonomikoki hondoa jo duela jakinda bere aitaren etxera, Horta, Bartzelonara, itzuliko da, berriro hasteko asmotan. Baina han aita, bere sasi-arreba, lagunen bat eta betiko arazoak topatuko ditu joan zeneko auzo berdintsuan.

“Yo fui Johnny Thunders” eleberri beltz atipikotzat jo dezakegu. Atipikoa, ez daukalako ez misteriorik, ez ikerketarik ezta poliziarik ere, eta beltza, droga, galtzaile, hiritar amesgaizto eta ezinezoak diren maitasunenen historia delako. Hori guztia Bartzelonako inguru baztertuetan eta 80 ko rock musikarekin.

2014ko eleberri beltz hoberenetarikoa.