Ingelesezko irakurgai berriak

Azken hilabeteetan Liburutegian jaso ditugun ingelesezko irakurgai berriak Pinterest-en dugun arbelera gehitu ditugu.

Batzuk irakurgai mailakatuak dira, ingelesa ikasten ari direnei zuzenduak, eta gehienek audioa dakarte; beste batzuk ingelesez idatzitako literatura-lanak dira. Literatura-genero ezberdinak ere topatuko dituzu: biografiak, eleberri beltza, klasiko moldatuak …

Sartu eta emaiezu begiratu bat!

Frantseseko B1 eta B2 mailak lantzeko baliabideak

Frantseseko B1 edo B2 maila lantzen ari bazara, hemen eskainitako informazioa estimatuko duzu.

Liburutegian maila horiek lantzeko ditugun material berrienak Pinterest-en bildu ditugu. Gramatika lantzeko materialak, metodoak, azterketak prestatzeko baliabideak, irakurgai mailakatuak… topatuko dituzu bertan.

Material guzti horiek eskuragarri daude Liburutegian bertan edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Liburutegien arteko mailegu zerbitzuaren bitartez.

Liburutegian daukagunaz gain, frantsesa ikasteko Interneten dauden doako baliabideak ere topa ditzakezu Eibarko Juan San Martin Liburutegiarekin batera egindako Elegunea tokian.

Guk B1 eta B2 mailarako interesgarriak izan daitezkeen batzuk aukeratu ditugu.

TV5Monde webgunean maila horietarako aproposak diren bideoak topatuko dituzu. Bideo bakoitza transkripzioarekin batera dator eta 4 ariketa proposatzen ditu, bakoitza xede jakin batera zuzendutakoa (entzumena, irakurmena, gramatika, hiztegia…).

     

RFI (Radio France International) savoirs webgunean ere badaude ariketak B1 eta B2 mailak lantzeko. Ariketa bakoitza audio batekin batera doa, entzumena lantzeko. Audioak transkripzioarekin batera datoz eta ariketak proposatzen dituzte. Ariketak egiterakoan erantzunak zuzenak diren ala ez ikusteko aukera eskaintzen du.

     

Sartu eta emaiezu begiratu bat!

Ingelesa ikasteko material berriak Liburutegian

Ikasturte honetan ingelesa landu nahi baduzu, Liburutegian badugu zer eskaini.

Ingelesa lantzeko material berriak jaso ditugu: metodoak, azterketak prestatzeko baliabideak, hiztegia lantzekoak …

Liburutegiak Pintereset-en dituen arbeletara gehitu ditugu:

                          

Sartu eta emaiezu begiratu bat!

Gure webgunean ere izan dezakezu nobedade hauen berri liburu berriak sailean.

Material guzti horiek eskuragarri daude Liburutegian bertan edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Liburutegien arteko mailegu zerbitzuaren bitartez.

Liburutegian daukagunaz gain, ingelesa ikasteko Interneten dauden doako baliabideak ere topa ditzakezu Eibarko Juan San Martin Liburutegiarekin elkarlanean eginiko Elegunea tokian.

 

 

2018ko apirila eta iraila bitarteko euskarazko irakurgaiak

HABEren Didaktika Zerbitzuko gure lankideek, apirila eta iraila bitartean, Liburutegian jasotako euskarazko irakurgaiak mailakatu egin dituzte zailtasunaren arabera. Guk Pinterest-en jaso ditugu. Zure euskara mailarako egokiak izan daitezkeen irakurgaien bila bazabiltza, proposamen interesgarriak aurkituko dituzu hemen.

Irakurgai mailakatu gehiago topatzeko, zoaz Ikasbilen dagoen Irakurgai mailakatuen zerrendara.

Euskarari buruzko 2017ko bibliografia hautatua

Bibliografia hau HABE Liburutegiak egindako aukeraketa baten emaitza da, kontuan hartuta Liburutegiak jorratzen duen espezializazio eremua eta euskararen didaktikari, euskararen alderdi psikologikoei eta Euskal Herriko egoera soziolinguistikoari egiten dion jarraipen estua.

Gida kontsultatzen duenak, bertan topatuko ditu:

• Euskararen eta Euskal Herriaren egoera soziolinguistikoa aztertzen dituzten lanen erreferentziak.

• Euskararen alderdi didaktiko nahiz psikologikoak aztertzen dituzten lanen erreferentziak.

• Euskal Herriko hezkuntza ereduak, hizkuntzei dagokienean, aztertzen dituzten lanen erreferentziak.

• Euskara ikasteko materialak.

Guztiak dira 2017an argitaratuko lanak: liburuak, liburuetako artikuluak, aldizkarietako artikuluak.

 

Frantsesa ikasten hasi nahi baduzu…

Frantsesa ikasten hasi nahi baduzu… Liburutegian badugu laguntzerik.

Baliabide batzuk bildu ditugu, lagungarri gerta daitezkeenak frantsesa ikasten hasteko.

Elegunea tokian baliabide interesgarri asko topa ditzakezu frantsesa ikasteko. Horietatik batzuk aukeratu ditugu hasierako mailetara (A1 eta A2) zuzendutakoak.

TV5Monde webguneak frantsesa ikasteko baliabideak biltzen dituen sail berezi bat du. Bertan topa daitezke, gramatika, hiztegia, ahoskera, entzumena… lantzeko edukiak. Guk A1 eta A2 mailakoak bildu ditugu.

Bonjour de France webguneak ere eskaintzen ditu frantsesa ikasten hasi direnentzat ariketa egokiak, débutante eta élémentaire mailetan.

Interneten aurki dezakezunaz gain, Liburutegian baditugu hasi berrientzako materialak. Pinterest-en bildu ditugu, duguna erraz ikus dezazun: metodoak, hiztegia lantzeko materialak, gramatika-ariketa liburuak, irakurgai mailakatuak… Guztiak dituzu zure esku, liburutegian bertan, edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko edozein liburutegitan, liburutegien arteko mailegu zerbitzua erabiliz gero.

 

Ingeleseko B1 maila lantzeko materialak

Ingeleseko B1 maila lantzen ari bazara, hemen bildutako informazioa lagungarri izango zaizu.

Azterketa prestatu nahi baduzu, Cambridge English-eko orrialde honetan PET B1 mailako frogari buruzko informazioa aurkituko duzu: azterketa nolakoa den, prestatzeko baliabideak, datak…

Oxford University-k ere egiten ditu B1 mailako azterketak. Frogari buruzko azalpenak eskaintzen ditu Oxford Test of English orrialdean.

Sarean badaude bestelako baliabide batzuk B1 maila lantzeko.

BBC Learning English orrialdeak Lower-intermediate B1 mailarako jarduerak eskaintzen ditu.

British Council-ek ere eskaintzen ditu B1 mailara egokitutako ariketak.

Liburutegian ere baditugu B1 maila prestatzeko baliabideak: trebetasunak lantzekoak, gramatika ariketak eskaintzen dituztenak, metodoak… Pinterest-en bildu ditugu.

Irakurgai mailakatuak interesatzen bazaizkizu, baditugu B1 mailara egokituak.

Liburutegian ditugun material guztiak eskuragarri dituzu. Gurera etor zaitezke edo zure udal liburutegian jaso ditzakezu liburutegien arteko mailegu zerbitzua baliatuz.

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketa-ereduak

IVAPeko Ebaluazio Arloko teknikariek egindako azterketa-bilduma. IVAPen 1., 2., 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunen azterketa ereduak biltzen ditu liburuak. Proba guzti-guztiak errealak dira, azken urteetako azterketa-deialdietan aplikatuak, eta gehien-gehienak IVAPeko web-orrian argitaragabeak. Azterketa-ereduez gainera, lau eranskin mesedegarri aurkituko ditu irakurleak orriotan, azterketa-sistemaren barne-muinak zehatzago ezagutzeko aukera ematen dutenak.

Urtarrila eta martxoa bitarteko euskarazko irakurgaiak

Euskarazko irakurgai berriak jaso ditugu Liburutegian urtarrila eta martxoa bitartean eta HABEren Didaktika Zerbitzuko gure lankideek mailakatu egin dituzte zailtasunaren arabera. Guk Pinterest-en jaso ditugu. Zure euskara mailarako egokiak izan daitezkeen irakurgaien bila bazabiltza, proposamen interesgarriak aurkituko dituzu hemen .

Irakurgai mailakatu gehiago topatzeko, zoaz Ikasbilen dagoen Irakurgai mailakatuen zerrendara.