Kategoriaren artxiboa: Ekitaldiak

Frantziar zinemarekiko hitzordua

Maiatzaren 16an, ostiralean, Amaia KZko Hitzaldi Aretoan “La bataille de Solferino” filma eskainiko da, “Frantziar zinemarekiko hitzordua izeneko zikloaren baitan. Sarrera libre da, plazak bete arte.

Sipnosia: Laetitia despierta. Sus bebés lloran, hay que vestirse mientras desayuna el primer pitillo, el canguro no llega, su novio no la deja (amorosamente) en paz. Le espera un día ajetreado en la calle Solferino el 6 de mayo de 2012, como reportera de TV entre la turba que espera la victoria de Hollande. Para colmo de estrés, entra en escena su ex desquiciado reclamando ver a las niñas, en compañía de su un abogado/consejero sentimental aficionado y su perro. La guinda a un día tormentoso en el que pedirá a gritos unas vacaciones de su vida.

Frantziar zinemarekiko hitzordua

cine francés_abrilApirilaren 8an, asteartean, Amaia KZko Hitzaldi Aretoan “8 fois debout” filma eskainiko da, “FRANTZIAR ZINEMAREKIKO HITZORDUA” izeneko zikloaren baitan.

Sinopsia: Elsa mantentzen da berak egiten dituen lantxoei esker; bitartean, semearen zaintza lortzea ahalbidetuko dion benetako lan bat bilatzen saiatzen ari da. Mathieu auzo berean bizi den bizilaguna ere lan elkarrizketa askotara aurkeztu da eta guztietan porrot egiteko sekulako gaitasuna erakusten du. 

Haien egoera gero eta estuagoa da, baina biek aurrera egiteko ahalegina egiten dute haientzat egina ez dagoela ematen duen mundu batean: Zazpi aldiz erori, zortzi aldiz jaiki?

Ipuin Kontalariak helduentzat

ipuinkontalariak_otsaila

¿Zer daramagu emakumeok poltan?
Narratzailea : Inés Bengoa
Otsailak 27, osteguna

Ba al da gizon edo emakumerik zalantza hau inoiz izan ez duenik? Nik askotan galdetu diot hau neure buruari nik neuk ere ez dakidalako zer daramadan poltsoaren barruan. Egun batean, arnasa hartu, poltsoa heldu eta mahaiaren gainean hustu nuen. Oooooooh…

Hau ustekabea! 

Aurkitu nituen gauzak ez ziren “gauzak”, besterik gabe, nire barrua osatzen duten sentimenduak, beharrrak, ametsak, irudimenak eta oroitzapenak baizik. Azken finean, poltsoan neraman guztia nire bizitzan oso beharrezkoa nuela deskubritu nuen.