EGUNKARIAK 2.0: jaurti ezazu zure kreatibitatea sarera

Zuzendaria: Andrea Momoitio
Aurkezpena: 2014ko urtarrilak 13
Ordua: 17:00
Hizkuntza: Gaztelaniaz

Internet tresna ahaltsua da -eta, agian, ez dago behar bezala esploratua- literatur sorkuntzari begira. Sareak literatura egiteko behar den guztia ematen du: idazteko tresnak, euskarri bat eta irakurleak.
Idatzi nahi al duzu? Idazten duzu, baina zure idazkiak jende gehiagorengana iristea nahi al duzu? Irakurle gehiago eduki nahi dituzu, baina anonimatuan jarraitu nahi al duzu? Fisikoki eskura ez dituzun literatur guneak ezagutu nahi al dituzu?

Zure gogoa edozein bada ere, Internetekin eta literaturarekin lotuta badago: HAUXE DA ZURE TOKIA.

  • Zer da Internet kontu hau? Nola eta nondik iritsi da gure bizitzetara?
  • Sarearen onurak. “Internetek ez dit ezertarako balio” desmuntatuz
  • Komunikatzeko plataformak. Facebook? Twitter? Zer ekarri ahal digute gizarte sareek Eta zuk behar duzun hori blog bat baldin bada?
  • Erreferentzia guneak sarean literatura maite dutenentzat.
  • Blog bat eduki nahi dut: zein da gehien komeni zaidan plataforma? Nola sortu eta konfiguratu blog bat?
  • Blog bat daukadanez, zer egin dezaket blog horrekin? Zertaz idatzi nahi dut nire blogean?
  • Idazketa sortzailea. Erredundantea den kontzeptu bati buruzko teoria eta praktika.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude