Udako irakurketa gomendioak: Biblioporrak 2018


Legazpiko Udal Liburutegiak, liburuak, pelikulak eta musika proposatzen ditu “Biblioporrak 2018” udarako irakur gidan.

Adin ezberdinentzako, euskeraz zein erderaz idatzitakoak eta uda partean zein oporretara eramateko eskuragarri dituzu liburutegian.

Guía deskargatzeko, lotura honetara luzatu.

Beste urte batzuetako gidak ikusi nahi baduzu, beste lotura honetara jo.

Eraman liburutegiko bazkide txartela zure mugikorrean

Irudian zapalduta argibideak ikusten dira

Udal liburutegiko bazkide denak, aukera berri bat du liburutegiko zerbitzuak erabili nahi dituenean.

Internetera konexio duen mugikorra izanez gero, badago aukera bazkide txartela bertan eramatea eta identifikatzea berorrekin liburutegian.

Mugikorrean, ondoko helbidera sartuz gero, http://www.katalogoak.euskadi.eus/mopac/ eta bazkide lez identifikatuz gero, bazkide txartel digitala jeisten da pantallara eta liburutegitik, liburuak zein beste dokumetuak eraman ahal izango dira.

Ondoko argibidean ikusi ahal da nola egin: Bazkide txartela mobilean

Udako ordutegia Legazpiko Udal Liburutegian

Liburutegiak udako ordutegia izango du datorren ekainaren 18 tik abuztuaren 31rarte. Horrela goizez, 10,00etatik 14,00etara irekiko ditu ateak eta arratsalez ITXITA egongo da.
Kultur Etxeko sarreran dagoen buzoian itzuli ditzazkezue dokumentuak ordutegi honetatik kanpo.

Udako sasoian ere, eraman liburuak liburutegitik eta itzuli oporren bueltan.
Ordutegi berriarekin martxan jarriko dugu irailerarteko mailegu epealdia Legazpiko Udal Liburutegian.
Hori horrela, liburutegitik udako oporretan irakurtzeko asmoa dituzun liburuak hartu eta irailean bueltatzeko aukera izango duzu.

Liburutegira bidaia aprobetxatuz gainera, liburu gehiago eraman daitezkenez, zuretzat, bikotearentzat, seme-alabentzat … ere aukeratu ditzakezu liburuak.

Oporretan, irakurketari berriro ekin nahi badiozu, ez duzu aitzaki gehiagorik behar.

 

Gaztelaniazko Irakurketa Kluba astean elkartuko da Legazpiko Udal Liburutegian

Asteazkenean maiatzak 30ean bilduko dira Kultura Etxean Irakurketa Klubeko kideak.
Saioa arratsaldeko 18:30 izango da.

Monica Leivak gidatuko du saioa eta partehartzeko interesa duen orok, liburutegian lortu ahal du informazio gehiago.

Hurrengo maiatzerako saiorako aukeratuta izan den liburua, Joe Bageant idazlearen, “Crónicas de la América profunda” eleberriaren aleak, prest daude jasotzeko liburutegian.

Legazpiko Udal Liburutegiari buruzko artikuloa “Liburutegiak” aldizkarian


Eusko Jaurlaritzako liburutegi zerbitzuak urtero argitaratzen duen “Liburutegiak” aldizkaria erakutsi nahi dizuegu, 2017ko ekitaldiei buruzko informazioarekin.

Bertan, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen buruzko berriak datoz.
Legazpiko Udal Liburutegia, 2004 urteaz geroztik sare horretako kide da.

Zenbaki honetan gainera, Legazpiko liburutegiaren 50. urteurrenari eskeinitako artikulo bat dago irakurgai.

Aldizkari oso irakurtzeko, zapaldu hemen. Legazpiri buruzko berria irakurtzeko, zapaldu hemen.

Euskerazko irakurketa kluba, maiatzak 15 asteartean elkartuko da Legazpiko Udal Liburutegian

Hitzordua arratsaldeko 18:30etan izango da, liburutegiko mediateka gelan.

Eskura daude ere liburutegian, datorren ekainean egingo den solasaldirako irakurri behar diren liburuak, “Elkarrekin esnatzeko ordua” Kirmen Uribe idazlearena. Ekainean egingo den saiora gainera, egilea bera etorriko da irakurleekin irakurketa konpartitzea.

Irudian, egilea liburuarekin

Saioa Gorka Azkaratek gidatuko du eta partehartu nahi duen edonork aukera du Legazpiko Udal Liburutegira hurbilduz.

Liburu baten irakurketa jarraitua Legazpiko Plazan : Bidezko merkataritza egunean

Adin ezberdinetako 90 legazpiarrek “La música del viento” liburua irakurriko dugu ozenki herriko plazan.

Liburua irakurketa erraza formatoan idatzita dago eta Legazpiko Irakurketa Errazeko Klubekoek irakurri zuten ihaz. Hizkuntza errazean, edonork ulertzeko moduko eran dago idatzia.
Ondoren beste hainbat legazpiarrek ere irakurri dute liburua, tartean herriko LH 6. mailakoak, DBH1 mailakoek eta hainbat helduek ere.

Ostirala maiatzak 11an, azoka eguna da plazan eta bertan izango da ekitaldia. Eguraldia okertu ez gero, Urbeltz pilotalekuan.
Plazan ere, ekitaldia egingo den gunean eta berau inguratzen duten plazako zuhaitz guztiak alfonbra koloretsuz jantziko ditugu. Bidezko Merkataritzako postua ere bertan egongo da.

Izan ere, “La música del viento” liburuaren gaiak, merkataritzarako haurren esplotazioaren kontra aldarria egiten du eta idatzita dagoen forman, irakurketa erraza formatua, moeta askotako irakurleak erakarri ditu eta ostiralean elkartuko ditu saio koloretsu honetan.

Zatoz ikustera!