Egilearen artxiboa: Liburutegia

Udan, eraman liburuak liburutegitik eta itzuli oporren bueltan


Martxan dago irailerarteko mailegu epealdia Legazpiko Udal Liburutegian.
Hori horrela, liburutegitik udako oporretan irakurtzeko asmoa dituzun liburuak hartu eta irailean bueltatzeko aukera dago.

Liburutegira bidaia aprobetxatuz gainera, liburu gehiago eraman daitezkenez, zuretzat, bikotearentzat, seme-alabentzat … ere aukeratu ditzakezu liburuak.

Oporretan, irakurketari berriro ekin nahi badiozu, ez duzu aitzaki gehiagorik behar.

Gogoratu ere, Kultur Etxeko sarreran dagoen buzoian itzuli daitezkela dokumentuak udako ordutegitik kanpo eta asteburuetan. Eta liburutegia, UDA OSOAN IREKITA dagoela ere, goizez 10:00etatik 14:00etara.

Udarako proposamenak Legazpiko Udal Liburutegitik Biblioporrak irakurketa gidan

Adin guztietarako gomendioak aurkitu daitezke.
Batez ere irakurtzeko, baita musika ezberdina entzuteko edo pelikula berriak deskubritzeko.
Legazpiko Udal Liburutegiak beste liburutegi batzuekin lankidetzan, Biblioporrak 2017 irakur gida plazaratu du.

Iradokitzen diren dokumentu guztiak eskuragarri dituzu liburutegian etxera maileguan eramateko eta liburu dendetan erosi nahi badituzu.