Bisitan liburutegira

Oporren ostean, datorren astean zehar, Legazpiko 5 urteko haurrak etorriko dira liburutegia ezagutzen.
Urtero egiten digute bisita eta atsegin handiz jasotzen ditugu.
Bisita gidatuen bidez, haurrek aukera dute liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa izateko.
Bestalde, erabiltzaile eta erabiltzaile berriei, eskubideen eta betebeharren berri ematen zaie, eta era berean, azaltzen zaie nola erabili modu egoki eta arrazional batean liburutegiko baliabideak: ipuinak, informazio liburuak, liburutegiko ekintzak, mailegu-zerbitzua eta abar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude