Kategoriaren artxiboa: Ekitaldiak

Udan, eraman liburuak liburutegitik eta itzuli oporren bueltan

Gogoratu irailerarteko mailegu epealdia duzula Legazpiko Udal Liburutegian.
Hori horrela, liburutegitik udako oporretan hainbat dokumentu moeta eskuratzeko aukera dago, eta online irakurri edo ikusi nahi baduzu, eLiburutegia plataforman begiratu besterik ez dago.

Oporretan, irakurketari berriro ekin nahi badiozu, ez duzu aitzaki gehiagorik behar.

Kultur Etxeko sarreran dagoen buzoian itzuli daitezke dokumentuak udako ordutegitik kanpo eta asteburuetan.

Eta bukatzeko, liburutegia abuztuan goizez 10:00etatik 14:00etara irekita dagoela gogora ekarri nahi dizuegu.

Uda ona pasa!

Gaztelaniazko Irakurketa Kluba astean elkartuko da Legazpiko Udal Liburutegian

Asteazkenean maiatzak 30ean bilduko dira Kultura Etxean Irakurketa Klubeko kideak.
Saioa arratsaldeko 18:30 izango da.

Monica Leivak gidatuko du saioa eta partehartzeko interesa duen orok, liburutegian lortu ahal du informazio gehiago.

Hurrengo maiatzerako saiorako aukeratuta izan den liburua, Joe Bageant idazlearen, “Crónicas de la América profunda” eleberriaren aleak, prest daude jasotzeko liburutegian.

Euskerazko irakurketa kluba, maiatzak 15 asteartean elkartuko da Legazpiko Udal Liburutegian

Hitzordua arratsaldeko 18:30etan izango da, liburutegiko mediateka gelan.

Eskura daude ere liburutegian, datorren ekainean egingo den solasaldirako irakurri behar diren liburuak, “Elkarrekin esnatzeko ordua” Kirmen Uribe idazlearena. Ekainean egingo den saiora gainera, egilea bera etorriko da irakurleekin irakurketa konpartitzea.

Irudian, egilea liburuarekin

Saioa Gorka Azkaratek gidatuko du eta partehartu nahi duen edonork aukera du Legazpiko Udal Liburutegira hurbilduz.

Liburu baten irakurketa jarraitua Legazpiko Plazan : Bidezko merkataritza egunean

Adin ezberdinetako 90 legazpiarrek “La música del viento” liburua irakurriko dugu ozenki herriko plazan.

Liburua irakurketa erraza formatoan idatzita dago eta Legazpiko Irakurketa Errazeko Klubekoek irakurri zuten ihaz. Hizkuntza errazean, edonork ulertzeko moduko eran dago idatzia.
Ondoren beste hainbat legazpiarrek ere irakurri dute liburua, tartean herriko LH 6. mailakoak, DBH1 mailakoek eta hainbat helduek ere.

Ostirala maiatzak 11an, azoka eguna da plazan eta bertan izango da ekitaldia. Eguraldia okertu ez gero, Urbeltz pilotalekuan.
Plazan ere, ekitaldia egingo den gunean eta berau inguratzen duten plazako zuhaitz guztiak alfonbra koloretsuz jantziko ditugu. Bidezko Merkataritzako postua ere bertan egongo da.

Izan ere, “La música del viento” liburuaren gaiak, merkataritzarako haurren esplotazioaren kontra aldarria egiten du eta idatzita dagoen forman, irakurketa erraza formatua, moeta askotako irakurleak erakarri ditu eta ostiralean elkartuko ditu saio koloretsu honetan.

Zatoz ikustera!

Gaztelaniazko Irakurketa Kluba astean elkartuko da Legazpiko Udal Liburutegian

Asteazkenean apirilak 25ean bilduko dira Kultura Etxean Irakurketa Klubeko kideak.
Saioa arratsaldeko 18:30 izango da.

Monica Leivak gidatuko du saioa eta partehartzeko interesa duen orok, liburutegian lortu ahal du informazio gehiago.

Hurrengo maiatzerako saiorako aukeratuta izan den liburua, Jung Chang idazle txinatarraren, “Cisnes salvajes” eleberri autobiografikoaren aleak, prest daude jasotzeko liburutegian.

Literatura klubeko partaideak azken saio batean Legazpiko Udal Liburutegian

Liburutegira haurren bisita gidatuak Izaskun Mujika ipuin kontalariak lagunduta

Legazpiko gazteak Kattalin Miner idazlearekin Udal Liburutegian / Encuentro literario de jóvenes de Legazpi (Gipuzkoa) sobre el libro “Nola heldu naiz ni honaino” de Kattalin Miner


Datorren astean zehar, Legazpiko 5 urteko haurrak etorriko dira liburutegia ezagutzen.
Urtero egiten digute bisita eta atsegin handiz jasotzen ditugu.

Bisita gidatuen bidez, haurrek aukera dute liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa izateko.
Aurten gainera Izaskun Mujika kontalariaren laguntza edukiko dugu. Ipuinak eta beste hainbat jolas tartekatuz, liburutegiko ipuinen artean ondo pasatzeko aukera eskeiniko digu.

Irudian, apirilean ospatzen hari garen Liburuaren Eguneko idazleekin solasaldietako, azkenengo saioko partaideak.