Kategoriaren artxiboa: Helduak

Udarako irakurketa gomendioak Legazpiko liburutegitik

Urtero lez, Legazpiko Udal Liburutegiak, liburuak, pelikulak eta musika proposatzen ditu “Biblioporrak 2019” udarako irakur gidan.

Adin ezberdinentzako, euskeraz zein erderaz idatzitakoak eta uda partean zein oporretara eramateko eskuragarri dituzu liburutegian.

“Biblioporrak” irakur gida egiten 25 urte dihardugunez, oraingoan eraberrituta dator gainera eta ehundik gora proposamen dakartza, lagunduko dutenak edozein adin, ohitura eta zaletasun duten pertsonen irrika asebetetzen.
Berriak bezain interesgarriak diren produktuak daude, adinka sailkatuak, eta baita gaurkotasuna galdu ez duten liburuak ere, 25 urte hauetako gidetatik berreskuratu ditugunak, irakurketa ahaztezinak, alegia.

Gida pdf-an (1,33MB) deskargatu dezakezu edo ikusteko Issuu-aren loturan zapaldu.

Zure etxeko buzoian Gabonetarako liburutegiaren gomedioak: Neguko Gida 2019 irakurgida

Zapaldu irudian gida osoa ikusteko

Legazpiko Udal Liburutegiak Neguko Gida 2019 irakur gida plazaratu du.
Hemen adin guztietarako gomendatutako diskak, liburuak eta bideoak ikusi ahal izango dituzu.

Gida laister etxeko buzoian zain edukiko duzu.

Gomendio guztiak eskuragarri dituzu liburutegian etxera eraman nahi badituzu eta liburu dendetan erosi nahi badituzu.

¡Liburu berri on!

Legazpiko liburutegiak irratian irakurketa gomendioak eman ditu gaur goizean

Euskadi Irratiko “Argi Ibili”koek, liburutegiari eskatu diote bi liburu euskeraz gomendatzea.
Aipatu diren liburuak honako hauek dira:
“Arrotza” Albert Camus frantsez idazlearena eta “Euskal herrietako ipuinak” Juan Kruz Igerabide euskal poetarena.
Azpian duzue audioa programa entzun nahi baduzue.
Liburu gomendioak audioaren 25. minututik aurrera egin dira.

Uda ona pasa!

Udako irakurketa gomendioak: Biblioporrak 2018


Legazpiko Udal Liburutegiak, liburuak, pelikulak eta musika proposatzen ditu “Biblioporrak 2018” udarako irakur gidan.

Adin ezberdinentzako, euskeraz zein erderaz idatzitakoak eta uda partean zein oporretara eramateko eskuragarri dituzu liburutegian.

Guía deskargatzeko, lotura honetara luzatu.

Beste urte batzuetako gidak ikusi nahi baduzu, beste lotura honetara jo.

Zure etxeko buzoian Gabonetarako liburutegiaren gomedioak: Neguko Gida 2018


Legazpiko Udal Liburutegiak beste liburutegi batzuekin lankidetzan, Neguko Gida 2018 irakur gida plazaratu du.
Adin guztietarako gomendatutako diskak, liburuak eta bideoak daude.
Legazpin laister, gida, etxeko buzoian zain edukiko duzu.

Gomendio guztiak eskuragarri daude ere liburutegian etxera eraman nahi badituzu, eta liburu dendetan, erosi nahi badituzu.
Liburu berri on!

Udarako proposamenak Legazpiko Udal Liburutegitik Biblioporrak irakurketa gidan

Adin guztietarako gomendioak aurkitu daitezke.
Batez ere irakurtzeko, baita musika ezberdina entzuteko edo pelikula berriak deskubritzeko.
Legazpiko Udal Liburutegiak beste liburutegi batzuekin lankidetzan, Biblioporrak 2017 irakur gida plazaratu du.

Iradokitzen diren dokumentu guztiak eskuragarri dituzu liburutegian etxera maileguan eramateko eta liburu dendetan erosi nahi badituzu.

Zure etxeko buzoian Gabonetarako liburutegiaren gomedioak: Neguko Gida 2017


Legazpiko Udal Liburutegiak beste liburutegi batzuekin lankidetzan, Neguko Gida 2017 irakur gida plazaratu du.
Hemen, adin guztietarako gomendatutako diskak, liburuak eta bideoak daude.
Legazpin, laister, gida etxeko buzoian zain edukiko duzu.

Gomendio guztiak eskuragarri daude ere liburutegian etxera eraman nahi badituzu, eta liburu dendetan, erosi nahi badituzu.
Liburu berri on!

Gomendatzen dugu

Mundua zientziak gobernatzen du, guk uste baino neurri handiago batean.

Zientzia erakargarria, dibertigarria eta kulturaren parte inportantea da.

Liburutegira iritsi diren “Elhuyar” eta “Investigación y Ciencia” aldizkarien azken aleek, beste batzuren artean, lokatzezko sumendiak, mundu osoko laborantza-hazien biltegiak edo “Candy Crush” jokoaren azpian dauden matematikak aztertzen dituzte

Zientzia eta teknologia eskura jarri nahi digute liburutegiko bi zientzia dibulgaziozko aldizkari hauek. Edozein irakurlerentzat eskura, ez derrigorrez, irarkurle adituarentzat. Ez kezkatu, ez da jakite-maila handia behar argitalpen hauen edukia ulertzeko eta.

Euskaraz

Eskuragarri…

Gaztelaniaz/Español

Eskuragarri…