Kategoriaren artxiboa: Ikus-entzunezkoa

Udarako irakurketa gomendioak Legazpiko liburutegitik

Urtero lez, Legazpiko Udal Liburutegiak, liburuak, pelikulak eta musika proposatzen ditu “Biblioporrak 2019” udarako irakur gidan.

Adin ezberdinentzako, euskeraz zein erderaz idatzitakoak eta uda partean zein oporretara eramateko eskuragarri dituzu liburutegian.

“Biblioporrak” irakur gida egiten 25 urte dihardugunez, oraingoan eraberrituta dator gainera eta ehundik gora proposamen dakartza, lagunduko dutenak edozein adin, ohitura eta zaletasun duten pertsonen irrika asebetetzen.
Berriak bezain interesgarriak diren produktuak daude, adinka sailkatuak, eta baita gaurkotasuna galdu ez duten liburuak ere, 25 urte hauetako gidetatik berreskuratu ditugunak, irakurketa ahaztezinak, alegia.

Gida pdf-an (1,33MB) deskargatu dezakezu edo ikusteko Issuu-aren loturan zapaldu.

Zure etxeko buzoian Gabonetarako liburutegiaren gomedioak: Neguko Gida 2019 irakurgida

Zapaldu irudian gida osoa ikusteko

Legazpiko Udal Liburutegiak Neguko Gida 2019 irakur gida plazaratu du.
Hemen adin guztietarako gomendatutako diskak, liburuak eta bideoak ikusi ahal izango dituzu.

Gida laister etxeko buzoian zain edukiko duzu.

Gomendio guztiak eskuragarri dituzu liburutegian etxera eraman nahi badituzu eta liburu dendetan erosi nahi badituzu.

¡Liburu berri on!

Udako irakurketa gomendioak: Biblioporrak 2018


Legazpiko Udal Liburutegiak, liburuak, pelikulak eta musika proposatzen ditu “Biblioporrak 2018” udarako irakur gidan.

Adin ezberdinentzako, euskeraz zein erderaz idatzitakoak eta uda partean zein oporretara eramateko eskuragarri dituzu liburutegian.

Guía deskargatzeko, lotura honetara luzatu.

Beste urte batzuetako gidak ikusi nahi baduzu, beste lotura honetara jo.

Zure etxeko buzoian Gabonetarako liburutegiaren gomedioak: Neguko Gida 2018


Legazpiko Udal Liburutegiak beste liburutegi batzuekin lankidetzan, Neguko Gida 2018 irakur gida plazaratu du.
Adin guztietarako gomendatutako diskak, liburuak eta bideoak daude.
Legazpin laister, gida, etxeko buzoian zain edukiko duzu.

Gomendio guztiak eskuragarri daude ere liburutegian etxera eraman nahi badituzu, eta liburu dendetan, erosi nahi badituzu.
Liburu berri on!

Udarako proposamenak Legazpiko Udal Liburutegitik Biblioporrak irakurketa gidan

Adin guztietarako gomendioak aurkitu daitezke.
Batez ere irakurtzeko, baita musika ezberdina entzuteko edo pelikula berriak deskubritzeko.
Legazpiko Udal Liburutegiak beste liburutegi batzuekin lankidetzan, Biblioporrak 2017 irakur gida plazaratu du.

Iradokitzen diren dokumentu guztiak eskuragarri dituzu liburutegian etxera maileguan eramateko eta liburu dendetan erosi nahi badituzu.

Zure etxeko buzoian Gabonetarako liburutegiaren gomedioak: Neguko Gida 2017


Legazpiko Udal Liburutegiak beste liburutegi batzuekin lankidetzan, Neguko Gida 2017 irakur gida plazaratu du.
Hemen, adin guztietarako gomendatutako diskak, liburuak eta bideoak daude.
Legazpin, laister, gida etxeko buzoian zain edukiko duzu.

Gomendio guztiak eskuragarri daude ere liburutegian etxera eraman nahi badituzu, eta liburu dendetan, erosi nahi badituzu.
Liburu berri on!

La entrega pelikula Latxartegi zinean

James Gandolfini aktorearen azken lana.
51 urterekin zendu zen 2013. urtean, Tony Soprano, “Los Soprano” telebista serieko protagonista bezela akaso gehiago ezagutzen den artista bikain hau.
Igandean Legazpin botako duten “La entrega” izenburua duen zintan, Gandolfinik mafioso bati ematen dio bizia. Brooklyn-eko kaleetan gaizkile moduan bere indarra galdu du Marvek eta gainera berea zuen taberna ere bai.
Boterea zein taberna berreskuratzen saiatuko da, kosta ahala kosta.
Amaiera duina, talentu eta presentzia handiko aktore bati dagokiona.
Dennis Lehanek ondu du gidoa. Telebista serieak eta genero beltzean izen handia duen idazle estatubatuarra: bere 3 nobela ezagun “Mystic River”, “Gone Baby Gone” eta “Shutter Island”, pelikula egin dira ere.

Gomendatzen dugu|Recomendamos

[lang_eu]Frances, hogietaka urteko gaztea Nueva Yorken bizi da, nahiz eta oraindik ez duen berea den etxerik.
Frances, dantza kompañia batean ikastun da, dantzaria ez den arren.
Francesek lagun mina du Sophie, nahiz eta momentu honetan ez dute elkarrekin hitzegiten. Francesek nahi duena baino gehiago desiratzen du, baina bizitzaz gozatzen daki adieraziezin daiteken poztasuna eta lasaitasunakin. Amoroski baldarra, nahitaez bitxia, ez polita ez eta zakarra, justu kontrakoa. Samur amoratuko zaituen neska.
Frances Ha izenburua duen pelikula eta Noah Baumbach-ek zuzendutakoa, ingelesez da jatorrian, euskaraz azpitituluak dituena (hainbat akats ortografiko eta guzti).
Freskotasuna eta originaltasuna aurkituko du nahi duenak amerikar filme honetan.[/lang_eu][lang_es]Frances es una veinteañera que vive en Nueva York, aunque en realidad no tiene un apartamento.
Frances es aprendiz en una compañía de danza, aunque no es realmente una bailarina. Frances tiene una mejor amiga llamada Sophie, pero ahora mismo no se hablan.
Frances quiere mucho más de lo que tiene, pero disfruta de la vida con inexplicable alegría y despreocupación.Una chica maravillosamente descentrada, amorosamente torpe, fundamentalmente excéntrica, ni guapa ni fea sino todo lo contrario, de la que te acabas enamorando sin remedio.
La película Frances Ha del director americano Noah Baumbach está en inglés y subtitulada también al euskera(con algunos fallos ortográficos).
Una película de apariencia sencilla, llena de frescura y originalidad.[/lang_es]