Kategoriaren artxiboa: Irakurketa suspertu

Udarako irakurketa gomendioak Legazpiko liburutegitik

Urtero lez, Legazpiko Udal Liburutegiak, liburuak, pelikulak eta musika proposatzen ditu “Biblioporrak 2019” udarako irakur gidan.

Adin ezberdinentzako, euskeraz zein erderaz idatzitakoak eta uda partean zein oporretara eramateko eskuragarri dituzu liburutegian.

“Biblioporrak” irakur gida egiten 25 urte dihardugunez, oraingoan eraberrituta dator gainera eta ehundik gora proposamen dakartza, lagunduko dutenak edozein adin, ohitura eta zaletasun duten pertsonen irrika asebetetzen.
Berriak bezain interesgarriak diren produktuak daude, adinka sailkatuak, eta baita gaurkotasuna galdu ez duten liburuak ere, 25 urte hauetako gidetatik berreskuratu ditugunak, irakurketa ahaztezinak, alegia.

Gida pdf-an (1,33MB) deskargatu dezakezu edo ikusteko Issuu-aren loturan zapaldu.

Harkaitz Cano idazlea dator liburutegira

Maiatzaren 9a da eguna eta hitzordua arratsaldeko 18:30etan izango da, liburutegiko mediateka gelan.

Espainiako Kritikaren Saria irabazi berri du Harkaitz Canok solasaldirako aitzaki hartuko dugun “Fakirraren ahotsa” (Susa) eleberriagatik.

Idazlea ezagutu, bere obra edo beste hainbat literatur kontu entzuteko guraria baduzu, hurbildu liburutegira ostegun horretan. Saioa irekia da.

Gorka Azkaratek gidatuko du solasaldia.

Irudian, egilea liburuarekin

Herriko festen ondorengo lehenengo astelehenean jarraituko dute Irakurketa Errazeko Klubekoak elkartzen, Legazpiko Udal Liburutegian


Ekainerarte , astelehen guztietan elkartuko dira, Legazpiko Udal Liburutegian.
Lina dinamizatzaileak lagunduta, Irakurketa Erraza formatuan idatzitako liburua irakuriko dute.

Ikasturte honetako azkena María Peralta egilearen “Bailar un tango en Madrid” izango da.

Partehartzeko interesa eduki ez gero, hurreratu liburutegira eta behar adinako informazioa eskeiniko zaizu.

Idazleen solasaldiekin, hasiko dira Legazpin liburuaren egunaren inguruko ospakizunak


Astelehena apirilak 1ean, Uxue Alberdi idazlearekin literatura solasaldia izango dugu Legazpiko liburutegian. Bertara, batxillergoko Olazabal Institutoko eta Haztegi Ikastolako ikasleak etorriko dira Jenisjoplin liburuaz aritzeko. Asteartean, Ramon Olasagasti egilearen txanda izango da. DBHko ikasleak etorriko dira Sasiolako errotaria liburuaz hitz aspertua izatera.
Saioak goizean egingo dira.

Izan ere, egitasmo hauek, datorren apirilean ospatuko ditugun Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunaren (Apirilaren 2a) eta Liburuaren eta Jabego Intelektualaren Nazioarteko Egunaren (Apirilak 23a) aitzakian egingo ditugu.

Apirilean zehar Liburuaren Eguna ospatuko dugu Legazpin

Bi data gogoan izaten ditugu liburutegian apirilean:
apirilak 2an Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko eguna eta apirilak 23an Liburuaren eta Jabego Intelektualaren Nazioarteko Eguna.

Aitzaki horrekin, James Barrie, Uxue Alberdi, Ramon Olasagasti, Iban Zaldua, Harkaitz Cano edo Ane Odriozola legazpiarra idazleak ahotan erabiliko ditugu.

Helduak, gazteak eta haurrak liburutegira eta irakurketara erakarri nahi ditugu, eta azken hauentzat, ipuin kontaketa Lur Kortarekin eta bisita gidatuak antolatu dira ere.

Martxoan hasi dugun Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoarekin jarraituko dugu ere, euskeraz irakurtzen dutenak saritzen.

Ea gustoko duzun zer edo zer aurkitzen duzun.

Gaztelerazko irakurketa kluba datorren asteazkena martxoak 27an bilduko da Legazpiko Udal Liburutegian

Hitzordua liburutegian bertan izango da, hemeroteka gelan.
Aitzaki moduan, Nell Leyshon idazlearen “Del color de la leche” liburua erabiliko da.

Arratsaldeko 18:30etan elkartuko dira eta partehartzeko interesa duen edonork, liburutegian lortu ahal du informazio gehiago.

Badator Legazpira Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren 4. edizioa

Gerturatu liburutegira, aukeratu liburua eta liburutegiak opari bat emango dizu!

Martxoak 18an hasiko gara eta maiatzerarte jarraituko dugu deskontuak ematen, liburuak erosteko Legazpiko liburu dendetan.
Euskaltzaleen Topaguneak antolaturiko egitasmoaren 2019ko edizioa, laugarren edizioa izango da Legazpin, Udala, Udal Liburutegia eta herriko Apatxo eta Hizkuntza liburu-denden elkarlanaren ondorioz.

Bultzatu zuk ere :

  • euskara,
  • euskarazko irakurzaletasuna,
  • udal liburutegiaren erabilera,
  • euskarazko literatura ezagutaraztea,
  • euskal liburugintza indartzea,
  • herrian kultur kontsumoa egitea.

Ez galdu aukera euskerazko liburua irakurtzeko!…
Informazio gehiago lotura honetan: http://www.legazpi.eus/zerbitzuak/irakurketa-sustatzeko-egitasmoak