Kategoriaren artxiboa: Irakurketa suspertu

Irakurketa Erraza kluba Legazpin: apuntatzeko plazak daude

Datorren astelehenean otsailak 4an, abian jarriko da berriro Legazpiko Irakurketa Errazeko Kluba.

Irakurketa errazean idatzitako liburuak, irakurtzeko ohitura ez duten pertsonentzako
edo ulermenarekin edo irakurketarekin arazo ezberdinak dituzten pertsonendako eginda daude.

Klubean parte hartuko duen bakoitzari liburua lortzeko konpromesua hartzen du liburutegiak.
Aukeratu den liburua James M. Barrie-ren“Peter Pan” obra klasikoaren egokitzapen bat da.
10 astetan zehar, goizeko 11:15etatik 12:15etara lagun talde bat elkartuko da liburutegian beraz, liburuaz solasteko.

Saioak gidari batek koordinatu eta dinamizatuko ditu, eta partehartzaileei liburuak irakurtzeko aholku eta jarraibideak emango dizkie.

Saioak gazteleraz izango dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero edo apuntatzeko, liburutegira etorri baino ez da egin behar.

Iazko Irakurketa Erraza Klubeko irakurleak

El martes se reunirá el Club de Lectura en euskera en la Biblioteca Pública de Legazpi

A las 18:30 de la tarde del 15 de enero, se celebrará la primera reunión del año del Club de Lectura en euskera.

El libro que servirá de excusa es “Bihotz bi. Gerrako kronika” de Ramon Saizarbitoria publicado en la editorial Erein el año 1996.

La sesión estará coordinada por Gorka Azkarate y todo el que esté interesado en participar, puede acercarse a la biblioteca e informase.

Ramon Saizarbitoria, egilea. (Foto Santos Cirilo)

Zure etxeko buzoian Gabonetarako liburutegiaren gomedioak: Neguko Gida 2019 irakurgida

Zapaldu irudian gida osoa ikusteko

Legazpiko Udal Liburutegiak Neguko Gida 2019 irakur gida plazaratu du.
Hemen adin guztietarako gomendatutako diskak, liburuak eta bideoak ikusi ahal izango dituzu.

Gida laister etxeko buzoian zain edukiko duzu.

Gomendio guztiak eskuragarri dituzu liburutegian etxera eraman nahi badituzu eta liburu dendetan erosi nahi badituzu.

¡Liburu berri on!

Asteartean elkartuko dira euskerazko Irakurketa Klubeko kideak Legazpiko Udal Liburutegian

Aurtengo azkenengo saioa izango da.
Abenduak 11an da hitzordua, arratsaldeko 18:30etan Legazpiko liburutegian.

Oraingoan aitzakia Mikel Tabernaren “Alkasoroko Benta” liburua izango da, Susa argitaletxeak 2013an argitaratua.
Saioa, Gorka Azkaratek gidatuko du eta partehartu nahi dutenek, liburutegira gerturatu baino ez dute eta informazioa eskatu.

Gaztelaniazko irakurketa kluba urriak 24an elkartuko da berriro

Hitzordua Legazpiko Kultur Etxean izango da.
Aitzaki moduan erabiliko den libura, Ryszard Kapuscinski-ren “Ébano” liburua da.

Arratsaldeko 18:30etan elkartuko dira eta hurrengo azaroko klubaren bileran landuko den liburua jaso nahi duenak, badu aukera liburutegira gerturatzen baldin bada, bederen.

Izenburua, Luis Landero idazlearen ‘El balcón en invierno’ da.

Irakurketa errazeko kluba berriro abian jarriko da iraileko azkenengo astelehenean


Taldea astelehen goizetan elkartuko da, abendurarte, Legazpiko Udal Liburutegian.
Lina dinamizatzaileak lagunduta, Irakurketa Erraza formatuan idatzitako liburuak irakuriko dituzte.
Lehenengo irakurriko duten izenburua, P.L. Travers  egilearen “Mary Poppins” da. Ondoren, “Un reloj con dos iniciales”,  Silvia Llorente  egilearena.

Partehartzeko interesa eduki ez gero, hurreratu liburutegira eta behar adinako informazioa eskeiniko zaizu.

“Haur eta gazte literatura irakur gida 2017”: iazko haur eta gazteei zuzendutako euskarazko liburu onenen bilduma

Kaleratu da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko, Haur Liburu Mintegiaren “Haur eta Gazte literatura irakur gida 2017” gida.

Urte horretan euskaraz argitaratu diren haur eta gazteentzako ia fikziozko liburu guztiak irakurri eta baloratu ondoren, aukeraketa baten emaitza da.

Formatu digitalean argitaratu da eta paperean ale batzuk baditugu liburutegian.

Xabier Montoia idazlearen“Hitzontziak” liburua, euskerazko Irakurketa Kluberako aukeratu izan den hurrengo eleberria da

Irakurri nahi duenarentzat, prest daude jasotzeko Legazpiko Udal Liburutegian liburuaren aleak.
Ondoren beste irakurle batzuekin irakurritakoa partekatzeko, asteartean urriak 9an bilduko dira Kultura Etxean irakurketa klubeko kideak.
Saioa arratsaldeko 18:30 izango da.

Gorka Azkaratek gidatuko du saioa eta partehartzeko interesa duen orok, liburutegian lortu ahal du informazio gehiago.